German Urteaga: "21 urterekin jabetu nintzen mutil transgeneroa nintzela"

German aluarekin jaio zen, baina jada 3 urterekin nahiago zuen mutila izan. Urte haietatik hona prozesu luzea bizi izan du bere burua definitu duen arte.

German Urteaga 23 urteko beasaindarrak bere esperientzia kontatu du 'Amarauna' saioan. Psikologia ikasitakoa da eta bertsolaritza eta futbola ditu bere zaletasun nagusienak. DBHn zebilela transexuala ote zen galdetu zion bere burari, baina ohartu zenean mutil transgeneroa zela sekulako lasaitua hartu zuen.
 

Irratsaio osoa hemen entzun dezakezu.
 


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

GARIKOITZ UDABE.- German, 23 urte dituzu zuk…
GERMAN. Bai.
GARIKOITZ UDABE.- …gaur egun. Beasainen jaiotakoa zara…
GERMAN. Bai.
GARIKOITZ UDABE.- Nola definituko zenuke zure haurtzaroa?
GERMAN. Nire haurtzaroa jo, ba, oso, oso haurtzaro ona, oso polita. Eta egia esan, kristoren oroitzapena daukat nire, nire haurtzaroaz.
GARIKOITZ UDABE. - Ze zaletasun zenituen umetan?
GERMAN. Nagusiak, bueno, nagusi-nagusia futbola eta gero, bertsolaritza. Gertatzen da bertsolaritza, bueno, beranduago hasi behar izan nuela aurretik ez zidatelako uzten, eta bueno pixka bat hori luzatu zen, baina bai, futbola, futbolean beti, osea, kontzientzia dudanetik 11 urte arte, lesionatu nintzala, futbolean beti.
GARIKOITZ UDABE.- Haurtzaroaren gaia aipatu dizut galdetu nahiko nizukeelako ea kontziente zaren behintzat, desberdin sentitzen ote zinen beste umeekiko, zu txiki zinela. Edo, edo noiz konturatu zinen, kontxo, ez dakit, beste modu batetara sentitzen naiz, edo…
GERMAN. Bai, beno, ni kontziente nintzen gainontzeko neska, nesken modukoa behintzat ez nintzela, ez?, baina suposatzen zen neska nintzela eta, bueno, hala, hala izango zen.
GARIKOITZ UDABE.-. Haurtzaroan baduzu baita ere beste pasadizo bat ere, uste dute amarekin ezta?, partida batetara edo joan zinenekoa.
GERMAN. Bai. Bai.
GARIKOITZ UDABE.-. Athletic ikustera.
GERMAN. Bai. 8-9 urte neuzkan eta telebistan ari ziren Athleticeko nesken partida bat telebisatzen (telebistan botatzen). Eta bueno, nik, adibidez nire genitalekin ez dut sekula arazorik eduki, baina 8-9 urterekin Athelticeko nesken partida bat ikusten, gogoratzen naiz, amari deitu niola, “ama, ama!”. Telebistatik ari nintzen ikusten: “Ama, ama!”. Etorri zen eta “zer, zer duzu?” Eta, niri ez zaizkit horiek aterako, ez?, titiengatik. Niri ez zaizkit horiek aterako. Nire burua, gainera, eske gogoratzen dut momentua, gogoratzen dut sentsazioa, zer sentitu nuen momentu horretan. Nik ezin nuen irudikatu neure burua titiekin.
GARIKOITZ UDABE.-. Bularrekin, ezta?
GERMAN. Bularrekin.
GARIKOITZ UDABE.- Aizu! Hala eta guztiz ere, noiz hasi zinen serioski zure identitatean, lotura horretan, genero eta identitatearen arteko lotura horretan, gehiago murgiltzen eta esaten, “bueno hemen zerbait badago aldatu beharko nukeena?”.
GERMAN. Klaro! Nik hasieran neure burua identifikatzen nuen lesbiana moduan. Ni konturatu nintzen neskak gustuko nituela 11 urterekin. Bueno, 11 urterekin neska bat gustuko nuela, 12rekin ja neskak gustuko nituela. Eta 16 urte arte ez nion inori esan, o sea, ez nion inori kontatu. De hecho, hasieran uste nuen ba niretzako gorde beharko nuen zerbait izango zela bizitza…
GARIKOITZ UDABE.-. …ezkutuan, ezta?
GERMAN. …guztian. Erabat. Klaro, hori kontatzen dut, ze gero 14-15 urterekin, 3. DBHn neure buruari galdetu nion aber transexuala nintzen, aber transa nintzen. Kristoren panikoarekin ze nahiko “berengenal” baneukan orientazioaren kontuarekin, ba imajinatu ja identitatea, ez?, are okerragoa ikusia zegoela “trans” izatea, eta hori dena. Eta ez zegoela ia informaziorik. Eta gero, ja 21 urterekin, deskubritu nuenean izan zenezakeela sexu femeninoa edo genital femeninoak izan zenitzakeela, inongo arazorik ez eduki zure genital horiekin, eta mutila izan. Ostra, ba hori naiz, ez? Alde batetik, jo, ze putada, pentsatu nuen. Eta bestetik kristoren lasaitua hartu nuen. O sea…
GARIKOITZ UDABE.- Lasaitua zeure burua aurkitu zenuelako nolabait esateko, ezta?
GERMAN. Bai. Bai.
GARIKOITZ UDABE.-. Um!
GERMAN. Izan zen, puf, (…)?
GARIKOITZ UDABE.- Bueno, eta behin zure burua aurkitu zenuen edo definitu zenuenean esan zenuen “bueno, hau naiz”, bueno hor beste prozesu bat hasiko da. Eta horrek bertigo pixka bat ere emango du ba seguruenera, ezta?
GERMAN. Bai. Ematen du. Ematen du. Klaro, ze gauza da zuk jakitea, baina gero badakizu zabaldu egin behar duzula, ez? Eta bueno, ni bertso-munduan eta ibiltzen naiz, eta azkenean horrek ere eragiten du nolabait ba jende-kopuru igual gehixeagok ezagutzea, eta horrek bertigoa areagotu egiten du. Baina bueno, momentu horretan ere ni kontziente nintzen egin beharreko bideaz, kontziente nintzen, egoera bueno deserosoak, egongo zirela, baina kontziente nintzen aurrera egin beharra neukala.
GARIKOITZ UDABE.- Nola ikusten duzu gizartea gai honekiko?
GERMAN. Jo…
GARIKOITZ UDABE.- Ze sumatzen duzu?
GERMAN. Eske nik uste ezjakintasun handia dagoela. Niri, orokorrean, nire inguruan, egia esan, mundu guztiak oso, oso ondo, baina bai egia dela ezjakintasun handia dagoela. Eta bueno, nik uste jendea orokorrean kontziente dela ezjakintasun hori daukala, ez?, eta hori inportantea da.  

 

B2
01-03-2018
16141664
04:14
2934