Gero eta ezkontza gehiago Miramarren eta Donostiako udaletxean

Duela zenbait urte ohikoa zen bikoteak elizatik eta modu tradizionalean ezkontzea, baina gero eta bikote gehiagok aukeratzen dute zibiletik ezkontzea.

Baina, nolako ezkontza-ospakizunak egiten dira gaur egun? Donostian, adibidez, jende ugarik aukeratzen dute ezkontza udaletxean edo Miramar jauregian egitea.

Eta ezkontza zibila aukeratzen duten arren, askok nahiago izaten dute ospakizun handiak eta oparoak egitea.

 


Transcripción:[+] Transcripción:[-]

AURKEZLEA.- Donostiako udaletxean ezkontzekotan bazabiltzate jakin agenda estua daukatela. Aintzane (Aitziber) San Roman da ezkontza gehien egin dituen zinegotzietako bat, 150 bat orain arte.
AITZIBER.- Ni gogoratzen dudana da legealdi honetan 8 ezkontza tokatu zitzaizkidan larunbat batean . Eliza bati baino gehiagori egiten diogula konpetentzia. Oso …? egun berezia da eta ingurukoentzako eta saiatzen naiz zeremonia haiekin batera antolatzen. Beraien eguna da.
AURKEZLEA.- Zeremonia bakoitzak 100 euroko kostua dauka. Bikotea langabezian egonda, doakoa da, baina gehienetan handikiro ospatzen dute.
AITZIBER.- Inkluso ezkontza azkarrak, ostegunetan egiten diren horiek, bat baino gehiago bodorrioa da. Batzuek ekartzen dute, edo abesbatza … zaldiz etorri izan zela behin bikote bat, kotxe dotoreak bai?
AURKEZLEA.- Ikuspegi hauekin ezkondu nahi duenak ere hasi beharko du mugitzen. Miramar jauregian geroz eta ezkontza gehiago egiten direlako.
EMAKUMEA.- Behin ya zibila muntatzen duzula, nahi duzun moduan muntatzen duzu, nahi duzun lekuan. Esate baterako, sala honen alokairua egun oso bat 900 eurotatik uste dut ez dela pasatzen.
AURKEZLEA.- Bikoteek ideiak hartzeko azoka berezia antolatu dute jauregian.
EMAKUME EZKONGAIA.- Nire erramua, belarritakoak eta pixka bat konkretatzeko eta ikusteko gauzak. Izan behar zen txikia baina azkenean hartu dugu dena, eta “por todo lo alto”, bai.
AURKEZLEA.- Ospakizun txikia izan behar zuena handia bilakatu zaie azkenean. Bata ez baita egunero ezkontzen. 

B1
26-02-2018
16141478
01:39
2901