Dokuteka
Errazago sentitzen da bakardadea hiri handietan?
Bakarrik sentitzeak jende askorengan beldur handia eragiten du, baina beste zenbaitetan beharrezkoa eta onuragarria izan daiteke bakarrik egotea.
Hiri handietan biziz gero, errazagoa izan daiteke bakarrik sentitzea, eta jende askoren errealitate tristea bihur daiteke bakardadea. Baina, zer lotura dauka bakardadeak norbera bizi den tokiaren tamainarekin? Maider Lacalle kazetariak eta Onintza Enbeita bertsolariak gaiari buruzko hausnarketa egingo dute. Maider Londresen bizi da, eta bere iritzia emango du hiri handi batean bizitzearen esperientziari buruz.
Irratsaio osoa hemen entzungai.
GARI.- Maider Lacalle, Londres, egun on.
MAIDER LACALEL.- Egun on. Zer moduz, Gari?
GARI.- Ongi. Ongi. Ongi. Zuk sumatzen duzu hori, Maider, zeure inguruan ikusten da bakardadea Londresen?
MAIDER LACALLE.- Nik uste dut baietz. Aber, faktore desberdinak daude, baina bueno. Ni oroitzen naiz, hemen, hona etorri nintzenean, ez?, 2000 urtean, ba kohesio sozialaren falta hori izan zela ba harritu ninduen gehiena, ezta? Gizartean ikusten da bai, jendea bakarti bizi dela. Noski, hau Londres da, hiri handia da, eta beno komunitate-zentzu hori ez da asko nabaritzen. Eta esan beharra dut ba bai, bloke batean bizi zarenean, ezta?, etxe batean, ba hori, ez duzula ba, ez dituzula bizilagunak agurtzen. Eta hori da zer edo zer jende asko harritzen duena, ezta? Eta egia da bai bakardadea sumatzen dela.
GARI.- Onintza, uste duzue hau hiri handietako kontu bat besterik ez dela, edo ez? Edo ez beno, ez dauka bizitokiaren tamainak zerikusirik sentimendu honekin?
ONINTZA ENBEITA.- Nik uste badaukala, tamainak badaukala kasu honetan zerikusia, edo nik inpresio hori daukat, ezta? Eta azkenean hemen eta Euskal Herrian batez bere (ere), herri txikietan eta ez hain txikietan, ba sare familiarra oso zabala da. Orduan ba bakarrik bizi diren pertsonak bere (ere) ez dagoz (daude) guztiz bakarrik. Ez dakit zelan esan, ez? Orain, hiri handi batera joan eta han geratu zarenean eta urteak aurrera doaz eta beno ba, bakardade hori askoz nabarmenagoa da, eta inguruan ez dago, ez dago sarerik edo inor babestuko zaituenik, ez?, holako momentuan. Nik uste tamainak, nire inpresioa behintzat da badaukala zerikusia.
MAIDER LACALLE.- Barkatu, ez. Esan nahi nuen ba hori ez? hemen hori da gakoetako bat, ezta? Eta bueno, familiak hemen, adibidez, ez dauka Euskal Herrian duen garrantzia. Ba oso familia-estruktura desberdina daukate eta bestalde baita oso gizarte mobila (mugikorra) da, ezta? Hemen ba iraultza industriala hasi zenean, hemen trenak eta oso sartuta daude gizartean. Jendeak asko erabiltzen ditu. Eta horrek egin izan duena baita da, jende asko joaten da kanpora ikastera, ezta?, beste herri edo hiri batzuetara. Eta horrek suposatzen du ba haien jaioterriko lehen haustura.
ONINTZA.- Nik uste dot (dut) badagoela gaur egun, bueno, ez dakit, sinesten dugula ba gure kabuz edozein gauzatarako gai garela eta ez dogula (dugula) inoiz beste inoren behar izanik edukiko, ez? Eta nik arazoa batez bere (ere) hor ikusten dot. Bakardadea topatzea erraza edo nahiko erraza dela, ez? Baina askotan gizarte-egitura berri honetan behar dozune (duzuna) konpainia denean, laguntasuna, laguntzea, ba askotan kosta egiten da topetan (topatzen). Eta nik uste dot hor sortzen dela benetan, benetan arazoa.
