detalle dokuteka-generico-fitxa

BAGOAZ! B1-5- Alokairuarekin bueltaka

Josu Amaiaren bulego azpiko atarian dago, txirrinarekin ezinean.

Halako batean, Izaro azalduko da eta hizketan hasiko dira.

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

JOSU.— Bat, zero, zortzi… kaixo! Kaixo!
JOSU.—Ezer ez. Bat, zero, zortzi!
JOSU.— Kaka! Aber, 108, bat, zero, zortzi!
JOSU.— Bat, zero, zortzi!
IZARO.— Kaixo, kaixo, lagunduko dizut?
JOSU.— Baa bai, mila esker. Ee nire lagun batek hemen egiten du lan, 108. bulegoan; eta bat, zero, zortzi markatu dut, baina ez dute irekitzen, eta ez da ezer entzuten.
IZARO.— Aaa, ez da harritzekoa. Zenbakiak sakatu eta gero, ezkilatxoa duen tekla sakatu behar duzu. Bat, zero, zortzi, eta ezkilatxoa. Ikusten? Baina tira, atea irekita utzi dizut.
JOSU.— Bai, bai… baina nire kabuz ikasi nahi dut.
IZARO.— Aizu, 1-0-8 gure bulegoa da. Nor ikusi nahi duzu?
JOSU.— Bueno, ba, Amai…
JOSU.— Hara!
AMAIA.— Kaixo, elkar ezagutzen duzue?
JOSU.— Ezagutu? Ez…
IZARO.— Ez, hemen egin dugu topo.
AMAIA.— Kar, kar, kar. Ez duzue elkar ezagutzen, baina hizketan ari zarete. Kar, kar, kar! Josu, hau Izaro da, argazkilaria, esan nizun, bai? Eta Izaro, hau Josu da, nire pisukidea eta aspaldiko laguna.
IZARO.— Ai!
JOSU.— Hau kasualitatea!
IZARO.— Ezin dut sinetsi!
AMAIA.— Eta, zertaz ari zineten?
IZARO.— Eee kontu luzea da; beste baterako utziko dugu!
JOSU.— Hobe izango da, bai.
AMAIA.— Zertara etorri zara?
JOSU.— Telefonoz deitu dizut, eta ez zenuenez hartzen, hona etorri naiz; etxeko nagusiak deitu dit…
IZARO.— Aizue, axola ez bazaizue, presaka nabil, lehenbailehen joan nahi dut amarengana.
AMAIA.— Ondo da, bihar kontatuko didazu ea zer moduz dagoen.
IZARO.— Aio. Hurrengora arte, Josu!
JOSU.— Bai! Gero arte!

ETENA

JOSU.- Lankide jatorra duzu.
AMAIA.— Esan nizun, aurreko batean berari buruz hitz egin genuen. Gogoratzen zara? Bere neba Antton da.
JOSU.— A, bai Ba… gustatu zait.
AMAIA.— Josu, zuri den-denak gustatzen zaizkizu.
JOSU.— Bueno, kontua da nagusiak alokairua igo nahi digula, eta horregatik etorri naiz hona.
AMAIA.— A, bai? Noiz?
JOSU.— Ba oraintxe, joango gara?
AMAIA.— Bai, bai, noski! Zer uste dut horrek, aberatsak garela?
 

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

B1
02-02-2018

x61pRelaContWAR

16140876
02:33

x61pViewCountWAR

4275

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR