detalle dokuteka-generico-fitxa

Zure zuhaitz genealogikoa jakin nahi?

Garai batean gehiago beharbada, baina gaur egun ere familia askotan izaten da genealogian interesa duen norbait, abizenetatik tiraka mendeetan atzera egin eta arbasoen berri jakitea maite duen jendea.

Eta interes horri erantzun asmoz sortu zen gurearbasoak.eus zerbitzua. Euskadi Irratikoek zerbitzu horretako arduradun batekin hitz egin dute eta berak kontatu die zer mendetaraino iritsi gaitezkeen gure deituretatik tiraka.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

KAZETARIA. Leinuak pisu garrantzitsua izan du euskal jendartean, bai maiorazko-kontuak tarteko eta baita sozialki ere. Baserri askotan topa daitezke familien armarriak eta etxe askotako paretetan ere bai koadroetan jasoak. Garai batean gehiago beharbada, baina gaur egun ere familia gehienetan izaten da genealogian interesa duen norbait, abizenetatik tiraka mendeetan atzera egin eta arbasoen berri jakitea maite duen jendea. Eta interes horri erantzun asmoz sortu zen Gure arbasoak.eus proiektua. Arantxa Irastorzak jaso du honen inguruko berri.    
ARANTXA IRASTORZA. Euskal abizenen ikerketa genealogikoa egiten dute Gure arbasoak.eus webgunean. Eta hor nagusiki hiru ikerketa-ildo eskaintzen dira, hiru zerbitzu: 128 abizen, 256 abizen edo ikerketa espezifikoa deitzen dutena.
JABIER PEREZ. Ba bueno, azken finean hain modan jarri zen 8 euskal abizeneko film harekin, ba esan nuen, ba beno, zergatik ez? 8 ez daude gaizki, baina 128 ez dira gutxi, eta askotan lortzen dira. Zure lehen 128 abizenak zeintzuk diren jakitea posible da, nahikoa da 6 belaunaldi egitea: gutxi gorabehera 1750 urte inguruan jaiotako arbasoak arte. Horrekin nahikoa da. Beste gauza bat da gero nahasketa baldin badago eta kanpotik, edo beste lurralde batzuetatik nahastu baldin badira; baina bestela, bai, bestela oso posible da. Kasu batzuetan iristen zara ba XVIII. mende-hasierara, beste batzuetan XVII. mendearen erdialdera eta kasu batzuetan iritsi liteke XVI. mendera arte.
ARANTXA IRASTORZA. Beno, eta galdetu diogu Jabier Perezi zein izaten den mendeetan atzera egiteko modua, zein den erabiltzen duen bidea eta zer-nolako tresnak erabiltzen dituen bidaia hori egiteko.
JABIER PEREZ. Atzera bideratzeko tresnak bi dira. Alde batetik dago erregistro zibila. Erregistro zibila gurean sortzen da gutxi gorabehera 1850. urte inguruan. Hortik atzera egiteko, Elizaren artxiboetara jo behar dugu. Baina daukagun zortea da gure erkideagoan, bai Araba, bai Bizkaia eta bai Gipuzkoako lurraldeetan, informazio hori, bertako elizbarrutiek digitalizatuta daukatela.
ARANTXA IRASTORZA. Familiakoei opari modura zuhaitz genealogikoa egitea pentsatu eta horrela sartu zen Jabier Perez mundu honetan, eta inguruan ere gaiak interesa pizten zuela ikusirik Gure arbasoak.eus proiektua jarri zuen martxan.   

              Letra urdinez gaiarekin lotutako espresioak

 

detalle2

Docuteca

B1
31-01-2018

x61pRelaContWAR

16140757
00:02:40

x61pViewCountWAR

5929

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR