Musika entzutea, hau gozamena!

Bada munduan hizkuntza bat, unibertsala dena, eta guregan asko eragiteaz gain emozio sutsuak pizteko gaitasuna duena: musikaz ari gara.

Baina zergatik erakartzen gaitu hainbeste musikak? Horri erantzuna emateko gizakiaren lehen arrastoetara jo beharra dago. Diotenez, gizakia gizaki denetik bilatu izan dugu musika egitea eta entzutea. Entzun zer dioten honi buruz Euskadi Irratiko Di Da saioko aurkezleek.


Entzun hemen irratsaio osoa.

EITBko web-orrialde honetan gaiari buruzko erreportaje interesgarria entzungai.


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

ANTTON TELLERIA. - Jakin dezagun musikak gugan ze erakarpen-indar duen. Edo nondik norakoa den erakarpen-indar hori.
EDURNE.- Ze ondo.
ANTTON TELLERIA.- Lehenik eta behin, esan beharra dago, argitua beharra dago, eta hau antropologoek askotan esan izan dute: musika egiteko eta entzuteko beharra, gizakia gizakia denetik gure baitan, gure artean egon dela. Alegia, ja lehen gizakiek sentitu zuten musika hori egiteko beharra, duela berrogeita hiru mila urte cromagnon-ek ja egiten zituzten musika-instrumentuak. Lehenengoa, ofizialki ezagutzen dena edo da, hartz baten hezurra zulatuta…
JON GOTZON.- Txirula…
ANTTON.- …egin zuten halako instrumentu-moduko bat. Non dagoen sekretua, hau da interesatzen zaiguna.  Valorie Salimpoor, McGill Unibertsitateko irakaslea da…
JULEN.- Bai.
ESATARIA 1. Valorie Salympoor da bere izena, eta berak ba eman du gakoa zein den: hitz batean: Accumbens
JULEN.- Eh?
ESATARIA.- Accumbens da gure garunean dagoen zati bat, “Accumbens nukleoa” ere esaten zaio, eta da juxtu gure garunaren erdialdean dagoen zatitxo bat…
BESTE BAT.- Bai.
ANTTON.- “Accumbens nukleoa”…
JULEN.- Zer pasatzen da zati horretan?
ANTTON.- Nolabait da, ba garuna kudeatzeko zentroetako bat, alegia, horrek kudeatzen ditu gure hainbat sentsazio, neuronen bitartez eta abar.
JULEN.- Bai. Bai.
ESATARIA 1. Orduan, “Accumbens nukleoak” egiten du ume-umetatik ja inguruan daukazun musika hori jaso, alegia, “Accumbens” da gure garuneko Spotify moduko bat. Berak jasotzen du zuri iristen ari zaizuna, zuri gustatzen ari zaizun hori, eta ja horrekin egiten du halako zure gustura egokitutako play zerrenda moduko bat. Gustukoak iristen zaizkionean…
BESTE BAT.- Bai.
ANTTON.- …egiten du gorputza aktibatu, eta nola aktibatu…
JULEN.- …bere faboritoetara gehitzen du abestia.
ANTTON.- Hori da. izan ere, musika entzutearen eragina, eta hau zientifikoki frogatuta dago, drogak hartzearen parekoa edo gustuko janari bat jatearen parekoa da.
BESTE BAT.-  Bai.
ESATARIA 1. Sentitzen duzun plazer hori alderatu daiteke horixe, droga-kontsumoarekin edo gustuko janari baten kontsumoarekin.
JULEN.- Musikak ere adikzioa sortu dezake.
ANTTON.- Hori da. Egia da beti matizak (ñabardurak) daudela, ezta? Xabier Lete izango da Idiazabal gazta bat.
ESATARIA 3. Bai.
ESATARIA 1. Melendi gazpatxoa. Eta beno,
ESATARIA 3. Bai.
ESATARIA 1. … esan nahi dut ez dela dena matiz (ñabardura) berdinekin neurtua…
ESATARIA 2. Ja, ja, ja,
ANTTON.- Baina gakoa horixe. Accumbens, gure garuneko “Accumbens nukleoak” esaten du zer den ona, zer den txarra.
 

B1
26-01-2018
16140544
02:23
3407