detalle dokuteka-generico-fitxa

Agurtzeko modu ugari

Irati Jimenez idazleak agur esateko dagoen errepertorio zabala aztertzen ditu audio honetan. Zuk zer espresio erabiltzen dituzu jendea agurtzeko?

Eta ez euskaraz bakarrik: gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez ere zer espresio erabiltzen dituen jendeak agurtzerakoan kontatzen du Irati Jimenezek Euskadi Irratiko grabazio honetan.

Irratsaioa osorik entzun nahi baduzu, egin klik hemen.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

KAZETARIA. Irati, “goodbye” esaten du berak, baina hori ez da “agur” euskaraz, zehatz esanda, ezta? 
IRATI JIMENEZ. Ez. Ez da, ez. “Agur” hitza berezia baita euskaldunontzat, “agurra egitea” guretzat diosala egitea da. Kalean “agur” esan ahal diogu norbaiti, eta “aupa” izango litzateke, keinu bat, baina ez du zertan “goodbye” edo “adiós” esan nahi, ingelesez eta gaztelaniaz bezala esan ohi den moduan. Gehiago litzateke “hola” eta “adiós“, alegia “hello” eta “goodbye” esateko hitz bat beste ezer baino gehiago, bi esanahirekin, beraz. Eskutitzetan “agur t´erdi” ere esan dezake euskaraz, eta pertsona bat, beraz, agurgarria ere izan liteke, estimatua dela esateko, maila batekoa, preziatua, ohoregarria edo argia, esate baterako.
Ez da euskara munduan halako hitz bat daukan hizkuntza bakarra, hawaiiarrek “aloha” esaten dute “kaixo” eta “aio” esateko.
KAZETARIA. Badira “agur” esateko beste modu batzuk ere euskaraz.
IRATI JIMENEZ. Baten batzuk bai. Diosala egiteko modu asko ditugu. “Gero arte” esan dezakegu, “izan ongi”, “ondo segi”, “ongi izan”, “izan ontsa” ere bai, eta bestelakoak. Eta jakina, hortxe hitz arrunt-arrunt bat: “kaixo”. Eta gaztelaniazkoa den arren jatorriz, “hola” ere esaten dugu askotan, gaztelaniaz, berak, gaztelaniak berak, dirudienez, ingelesetik hartu zuen “hola” hori: “hello” hitzetik omen dator. Eta hortxe daude euskaldunoi edonorako balio dizkiguten “aupa”, “iepa”, “epa” eta bestelakoak.
“Adiós” esateko, bestetik, “aio” esan daiteke, “agur” formala bada, “adio” ere bai. Hortxe, adibidez, “Ez adiorik” izeneko nobela, euskaraz Igela argitaletxeak eman zuena aspaldi, ingelesez Raymond Chandler-ek idatzitako “The Long Goodbye” klasikoaren itzulpen eder-ederrean, nire oso faboritoetariko bat. Eta “adio” bakarrik ez, “aio” ere esaten dugu, esan bezala, modu informalagoan bada ere.
KAZETARIA. Ingelesez ere bada “goodbye” esateko makina bat modu. 
IRATI JIMENEZ. Badago bai. “Goodbye” luzeena da, baina “bye” esan liteke, edo “bye, bye” besterik gabe. “See you”, gure “gero arte” litzateke, edo gaztelaniazko “hasta luego”. Bada literariagorik ere: “farewell”, esate baterako, “A Farewell to Arms” izeneko eleberria idatzi zuen Ernest Hemingway-k, adibidez, Lehen Mundu Gerran, Italian, anbulantzia gidatzen teniente bezala bizi izan zuena kontatzeko. “Agur eta ongi izan” esan nahiko luke “farewell” horrek, formal horrek. Eta “so long” ere esan liteke, hitzez hitz, “hain luze” esan nahiko luke baina “hurrengora arte” edo halako zerbait esan nahiko luke berez.
KAZETARIA. Ez dugu esan, baina gaztelaniaz “adiós” hitzak ere badu jatorri berezia.
IRATI JIMENEZ. Antza, bai. “Adio” horrek Jainkoarekin esan nahi du latinez. Eta latinetik eratorritako hizkuntzetan “a” eta antzeko eratorriak erabiltzen dira: frantsesez “adieux” esaten da, “adeus” portugesez ere bai, “adio” italianoz, nahiz eta italianoz ohikoa den kalean modu informalagoan “arrivederci” esatea, “berriz ikusi arte” esan nahiko lukeena. Edo hori baino askoz errazago “ciao” esaten da, bai “hola” zein “agur” esateko. Frantsesez ere ohikoa da “adieu” baino “au revoir” entzutea, kasu horretan ere “hurrengora arte” edo “berriz ikusi arte” opa diogu beste pertsona horri.
KAZETARIA. Gu geu bagoaz “ciao” edo “au revoir” esateko unera iristen, Irati. Norekin bukatuko dugu?
IRATI JIMENEZ. Ba ondo baderitzozue, klasiko batekin egingo dugu: Beatles taldearekin eta “Hello, goodbye” izeneko abesti honekin.  

detalle2

Docuteca

B2 B1
11-01-2018

x61pRelaContWAR

  • Jimenez, Irati
16139620
00:03:27

x61pViewCountWAR

6105

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR