detalle dokuteka-generico-fitxa

Guggenheim museoaren urteurrena

90eko hamarkadaren hasieran, industria-krisi sakonean zegoenean Bilbo, Guggenheim Bilbao Museoaren egitasmoak forma hartu zuen, baina Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza ia bakarrik geratu ziren, ahots asko kontra izan zituzten-eta.

Urteak aurrera, 20 milioi bisita jaso ditu Bilboko Guggenheim museoak eta milioi bat bisitari izaten du urtean. 2017an 20. urteurrena bete zueneko audioa duzu entzungai.
Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Audioaren transkripzioa

KAZETARIA 1. Bilboko Guggenheim museoak 20 urte beteko ditu gaur. Ika-mika eta kritika artean hasi zuen bere bidea eta 20 urte geroago, batez ere Bilbo eta neurri batean Euskal Herria, nazioarteko mapan kokatu ditu. Jon Aizpurua.
KAZETARIA 2. Kritika, zalantza eta krisi ekonomiko larri baten erdian jaio zen Bilboko Guggenheim museoa. New Yorken egoitza zuen Solomon Guggenheim Fundazioak beste museo-frankizia bat irekin nahi izan zuen Europan. Saiatu zen Salzburgen eta Madrilen baina ez zuen lortu, eta ondoren etorri zen Bilboren aukera. Ekonomi egoera larri horren erdian dirutza ikaragarria behar zela-eta kritika asko entzun zituen Eusko Jaurlaritzak. Joseba Arregi zen orduan Jaurlaritzako Kultura-sailburua eta museoaren defendatzailea.
JOSEBA ARREGI. Ekonomia bultzatzeko egiten ziren plan bereziak, 3R plan hau eta beste, ez ziren ari inolako etekinikan ematen eta zerbait bilatu beharra zegoen.
KAZETARIA 2. Asko ziren kontra agertu zirenak. Batetik, ekonomiaren ikuspegitik fundazio pribatu baten esku diru gehiegi jarri behar zelako eta Bilbo Ezkerraldean ikaragarrizko langabezia-tasa zegoelako une horretan. Kultura aldetik, berriz, askorentzat iparamerikarraren kolonialismo kulturala zekarren bete-betean, eta euskal kulturari ez zion lekurik edo aitortzarik egingo. Jorge Oteiza, eskulturgilea kritikoa zen oso.
JORGE OTEIZA. Que es un insulto, es indigno.
KAZETARIA 2. Urteak aurrera, 20 milioigarren bisita jaso berria du Bilboko Guggenheim museoak, milioi bat bisitari izaten du urtean, Arte Garaikideko obra seinalatuak ikusteko aukera izan da bertan, eta zalantzak daude gaur oraindik bertako artistei ematen zaien aukeraz. Bitartean, Bilbo bereziki nazioarteko mapa kulturalean kokatu du Guggenheim museoak.

detalle2

Docuteca

B2
18-10-2017

x61pRelaContWAR

16139293
01:36

x61pViewCountWAR

5437

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR