detalle dokuteka-generico-fitxa

Euskaldun berriak, zaharrak, transeuskaldunak....

Orain arte euskaldunak, euskaraz hitz egiten duten pertsonak bezala ulertuta, euskaldun berri eta euskaldun zahar bezala sailkatu izan ditugu, baina, nonbait, sailkapen hori motz samar geratu da, eta hasi dira kategoria edo kontzeptu berriak sortzen.

Txerra Rodriguez soziolinguista elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko Hiri Gorrian saioan, eta sailkapen hori zabaltzeko sortu diren hitzen berri eman du programa horretan.

 

 

 

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

ESATARIA MUTILA. Bai, ze lehen ziren euskaldun berriak eta euskaldun zaharrak, baina gaur egun...
TXERRA RODRIGUEZ. Bai, bueno. Gero eta ahots gehiago dago bi kontzeptu horiek alde batera utzi behar direla, bueno, alde batetik oso estatikoak direlako eta abar eta abar. Eta, bueno, sortu dira eta ari dira sortzen eta horietako batzuk batu ditut nik; horien artean euskaldun 2.0 hori. Ba, bueno, kontzeptu horren barruan sartzen gara euskararekin harremana txiki-txikitatik eduki dugunok, igual ez euskaldun zahar kontzeptuaren barru-barruan sartu ahal garenak, baina gaur egun euskaldun aktiboak ere bagarenok, bai? Eta hor apur bat dago berri eta zahar horren inguruan eztabaida hor dago, eta badira kontzeptu berriak proposatu direnak, ez dakit zer ibilbide edukiko duten gerora begira.
ESATARIA NESKA. Orduan, 2.0 euskalduna hori litzateke: kategoria berri hauetako bat.
TXERRA RODRIGUEZ. Bai.
ESATARIA NESKA. Eta da txikitatik harremana izan dute euskararekin, baina akaso ez behar beste familian-edo garai bateko euskaldun zahar etiketa hori jartzeko adina.
TXERRA RODRIGUEZ. Hori da, hori da apur bat. Eta hori gero eta ohikoagoa da, gero eta guraso euskaldun berri gehiago ere dagoen heinean, bueno, nolabaiteko transmisioa ere etxean egoten da, baina ez da izaten % ehunekoa; eta gero, gainera, gaur egun euskaldun askok txiki-txikitatik, batzuk 0 urtetik, ikastoletara joaten dira, eta hor ere harremana egiten dute euskararekin. Badirudi horiei euskaldun berri deitzea ez dituela kontzeptuaren zera guztiak betetzen, osagarri guztiak.
ESATARIA NESKA. 2.0 jarri diozu.
TXERRA RODRIGUEZ. Ez, nik ez. Nik ez diot jarri, kontzeptua lapurtu egin dut; hau Maisha MCk sortutako kontzeptua da.
ESATARIA MUTILA. Transeuskalduna ere sartu duzu zure kategoria horietako batean. Zer da, transeuskalduna?
TXERRA RODRIGUEZ. Bueno, ba transeuskalduna ere nik ez dut sortu, hori Lutxo Egia idazleak sortu zuen iaz. Berak egin zuen perfomance bat Bilbon, eta egon zen hilabete baten gaztelania erabili barik. Eta orduak berak esaten zuena, bere kontzepzioan zetorrena zen, berarentzat euskalduna ez dela euskaraz dakien pertsona, baizik eta euskara erabiltzen duen pertsona. Eta orduan, ba bueno, eremu erdaldunetan bizi garen euskaldunok nahitaez ba etengabeko trantsituan gaudela; hau da, ba momentu batzuetan euskara erabiltzen dugu –egoera, gune eta une jakin batzuetan–, eta gero beste une eta gune batzuetan gaztelania erabili behar dugula, bai? Orduan, beti gaudela trantsituan eta, zentzu horretan, gu euskaldunak baino transeuskaldunak edo garela.
ESATARIA NESKA. Transeuskaldunak, 2.0 euskaldunak… hirugarren kontzeptua, zuk aipatu duzuna, bidelaria litzateke, Txerra.
TXERRA RODRIGUEZ. Bai, bidelaria da…. Kontzeptu hori sortu da, batez ere, Berbalagun eta Mintzalagunen mugimenduaren altzoan-edo. Bueno, apur bat, Berbalagunetan batzen dira ondo egiten dutenak eta horren ondo egiten ez dutenak. Eta, bueno, hasiera batean erabiltzen zituzten kontzeptuak ziren euskaldun berri eta euskaldun zahar. Baina horiek ere, lehen esan dudan moduan, oso estatikoak ziren eta apur bat agortuta geratu ziren. Orduan sortu dituzte bidelaria eta bidelaguna, bai? Orduan, bidelaria izango litzateke euskara ikasten ari den pertsona, edo euskara hobetzeko beharra duen pertsona, bai?
ESATARIA NESKA. Eta bidelaguna orduan?
TXERRA RODRIGUEZ. Eta bidelaguna, kontrara, ba euskara ondo erabiltzen duen pertsona eta besteei bidea egiten laguntzen diena.
ESATARIA NESKA. Ba, Txerra Rodriguez, eskerrik asko bidelagun izateagatik azken minutu hauetan.
TXERRA RODRIGUEZ. Bale, zuei.
ESATARIA NESKA. Hurren arte.
TXERRA RODRIGUEZ. Hurren arte.

detalle2

Docuteca

C1
25-01-2016

x61pRelaContWAR

16138461
00:04:12

x61pViewCountWAR

7891

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR