detalle dokuteka-generico-fitxa

Kosmosa baloi itxurakoa

Jeffery Weeks matematikari estatubatuarrak eta bere lan taldeak Nature aldizkarian argitaratu berri duten ikerketak hankaz gora jarri ditu orain arte unibertsoaren formaren inguruan zeuden uste guztiak

Kosmosa infinitoa barik baloi itxurakoa dela diote adituek.

Jeffery Weeks matematikari estatubatuarrak eta bere lan taldeak Nature aldizkarian argitaratu berri duten ikerketak hankaz gora jarri ditu orain arte unibertsoaren formaren inguruan zeuden uste guztiak

Ikerketa berri batek irauli egin ditu unibertsoaren formaren inguruko orain arteko hipotesiak. Jeffery Weeks matematikariak eta haren taldekoek Nature aldizkariaren azken alean argitaratutako ikerketaren arabera, kosmosa infinitoa barik futboleko baloi baten itxurakoa da. Ikerketa horren arabera, unibertsoa dodekaedro baten tankerakoa da.

Big Bang unibertsoaren hastapenetan izan zen eztandak utzitako erradiazioei edo arrastoei buruzko informazioan oinarrituta ondorioztatu dute zientzialariek kosmosa dodekaedro itxurakoa izan daitekeela. Weeksen teoriaren arabera, «unibertsoa pentagono itxurako 12 ispiluz egindako esfera antzeko bat da. Ispilu horiek barruan dauden izarrak islatzen dituzte». Isla hori da hain zuzen ere unibertsoa infinitoa dela pentsatzeko bide ematen duena. Ikerketa berri honen arabera, baina, isla hori izar berdinen irudi beraren errepikapen bat baino ez da.

Jeffery Weeks eta bere zientzialari taldearen hipotesi berri honek ikusmin handia sortu du adituen artean. Izan ere, Weeksek arrazoi balu, unibertsoa bere osotasunean ikusteko aukera legoke. Halere, teoria horrek dagoeneko baditu aurkariak.

The New York Times egunkariak aditzera eman duenez, David Spergel buru duen Pricetoneko Unibertsitateko astronomo talde batek, Weeksen teoria indarrik gabe utziko duen ikerketa bat plazaratuko du Interneten.

Bi talde horiek badute zerbait komunean. Hasteko, laster unibertsoaren itxura zehatza zein den jakingo dela diote bi jarrerek. Bestalde, teoria berri horiek unibertsoak mugak dituela diote. Hori guztia gutxi balitz, egungo zientzia, mendeetan zehar ebatzi ezinak izan diren arazoen nondik norakoak jakiteko gai dela frogatu da.

NASAk espazioratutako satelite batek hartutako irudien bidez jakin ahal izan da unibertsoa nola sortu zen. Ikerketa hori da, hain zuzen ere, kosmosak mugak dituela eta ez dituela defendatzen dutenen oinarria. Aipaturiko sateliteak emandako informazioaren bidez eginiko mapak big bangak utzi zituen erradiazioaren aztarnak erakusten ditu. Hori unibertsoak 400.000 urte soilik zituenean gertatu zen. Egungo galaxiek sorturiko uhinak ere ikus daitezke mapa horretan. Horiek dira, hain zuzen ere, kosmosaren egitura sortzen dutenak.

Weeksen aburuz, uhin horiek ez dute mugarik gabeko unibertso bat sortzeko adina indar. Bestalde, kosmosa Weeksek dioen modukoa bada, uhin horiek nahi beste hedatzeko aukerarik ez izatea ere posible da. Horregatik, Nature aldizkarian ageri den ikerketak dioenez, uhin horiek 12 pentagonoetako bat ukitzen dutenean esferaren kontrako aldera itzultzen da.

Leonardo Da Vincik Weeksek esan duenaren antzeko tankera zuela aditzera eman zuenetik teoria desberdin ugari agertu dira kosmosaren tankeraren inguruan. Baina, esanak esan, unibertsoaren itxuraren gaineko eztabaidak mahai gainean jarraitzen du.

detalle2

Docuteca

B2
09-10-2003

x61pRelaContWAR

16136117

x61pViewCountWAR

2707

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR