detalle dokuteka-generico-fitxa

Deus izan gabe, ezerk ez du munduan zenbakiak adina garrantzia

Zenbakia ez da ezer. Ez dakit ondo hasi naizen, eta zehatz dezadan. Zenbakia errepresentazio hutsa da; erlazio bat, nahiago bada. Sinboloa da; sinboloa bere esanahirik zabalenean hartuta.

Zenbakia ez da ezer. Ez dakit ondo hasi naizen, eta zehatz dezadan. Zenbakia errepresentazio hutsa da; erlazio bat, nahiago bada. Sinboloa da; sinboloa bere esanahirik zabalenean hartuta. Sinboloa, dakigunez, dominaren aurpegi bat da. Beste zatia da zenbakiak errepresentatzen duen errealitate atzemankorra. Argazkiarekin ere konpara daiteke: argazkian ikusten duguna errealitate jakin batekin identifikatuko dugu, baina bata ez da bestearen sinboloa edo errepresentazioa baino. Estutzen banauzue, zenbakiak badu denboraren antza ere. Denbora bera ere ez al da, bada, erlazio hutsa? Seguru al gaude erlojuak denbora atzematen duenik? Nire iritziz, denbora ez da espazioaren eta mugimenduaren arteko erlazioa baino.

Zenbakia hori bada, zer da matematika, zenbakiez arduratzen den zientzia? Matematika, batik bat, mintzaira da, eta sinboloak konbinatzeko sistema eta sortzen diren sinbolo berriak izendatzeko artea.

Baina, argazkiaz mila gauzatarako baliatzen garen bezalaxe, zenbakiaren inguruan dago antolatua gure bizitza osoa. Egunero baliatu behar izaten dugu zenbakiaz: ogia erosteko, bulegoan lan egiteko, etxeak eraikitzeko... Ez dago arlorik zenbakiaren mende ez dagoenik. Gure burmuinaren garapenaren ondorioa da. Gero eta abstrazio-gaitasun handiagoa dugu, eta gero eta errazago moldatzen gara zenbakiekin.

Funtsean, denok dakigun bezala, lau erregelak dira zenbakiak manipulatzeko sistema: batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa. Baina lau eragiketa horiek batera biltzen dira: batuketa da guztien oinarri. Adibidez, 4x2 da 4 aldiz 2 batzea edo 2 aldiz 4 batzea. Kenketa zenbaki negatiboak gehitzea da. Zatiketa ere biderketa (alderantziz) da.

Garai batean, lau erregelak ikastearekin amaitzen zen gehienentzat 'karrera'; adibidez, gure gurasoen garaian.

 

Zenbakiak eta kalkulagailua

 

Hiru fase bezala ikusten ditut nik. Lehenengoan, lau erregela horiek ez zekizkitenean, buruz ateratzen zituzten kontuak. Askotan, bakoitzak bere sistema zuen. Adibidez, 23x9 egin behar bazuten, honela hasten ziren: 'Hogei hamarreko, berrehun; eta hiru hamarreko gehiago, berrehun eta hogeita hamar; orain horri 23 kendu (9aren ordez 10rekin aritu zirelako) eta guztira 207'. Bigarren fasea deitzen diot eragiketak modu tradizionalean egiteari, hau da, papera eta lapitzaz kontuak ateratzeari. Azkenik, kalkulagailuaren aroan sartu gara. Tresna horren bidez azkar eta errazago ateratzen ditugu kontuak, baina buruz ezin dugu ia-ia ezer egin. Buruz kalkulatzeko gaitasuna galtzen ari gara Gainera, ez dakit oraingo gazteei eragiketa horiek egiten ez ote zaien ahaztuko. Ordainez, begiak itxita erabiliko dute konputagailua.

 

Pisua eta dirua
 

Pisuari dagokionez, gure artean beti ez da izan kg unitatea. Esate baterako, txekorra erraldeka (5 kg) saltzen zen. Baina, harategian xerrak libraka edo libra erdika eskatzen genituen; beraz, libra zen unitatea. Babarruna lakarika (3 kg) saldu ohi zen; garia gaitzeruka eta anegaka. Harria arroaka (12,5 kg.) pisatzen zen.

Diruarekin ere aldaketa handiak ezagutu ditut nik. Ni mutikoa nintzela, errealetan kontatzen zen dirua (bai azkar kontatu ere, neurrian izaten baitzen). Berehala pasatu ginen pezetara, eta bietako edozein unitaterekin moldatzen nintzen ongi. Geroago duroka funtzionatzen hasi ginen, eta orduan ere problemarik ez. Orain, berriz, pezetatik eurotara pasatu garenean, ez dakit zergatik, izugarri kostatzen zait moldatzea, eta zenbat jaso eta gastatu dudan ohartzea. Adinaren kontua izango, seguru aski.


Zenbakiak euskaraz eta gaztelaniaz
 

Eragiketak egiteko, biek hamarreko sistema erabiltzen dute, baina ez dira berdin multzokatzen. Gaztelaniaz, hamarnaka batzen dira (veinte, treinta, cuarenta); euskaraz, hogeinaka (hogei, berrogei, hirurogei). Gaztelaniak 'un', zenbaki gisa eta artikulu zehaztugabe gisa erabili ohi du; euskarak, zenbaki moduan bakarrik. Hori bai, gero eta erdal kutsu gehiago nabari da 'bat' horren inguruan. Bestalde, 13ak ez du, euskaraz, gaztelaniaz duen konnotazio negatiborik. Euskaraz oso inportanteak dira bosta eta hamaika. Bost inporta niri, hamaika ikusteko jaioak gara... Gaztelaniaz beste modu batera adierazten dira esamolde horiek. Gaztelaniaz, 666 zenbaki apokaliptikoa da; euskal kulturan ez du halako eraginik. Hacer números espresioa euskaraz ez da existitzen edo orain ari da sartzen. Ezta números rojos ere ia-ia oraintxe arte. Euskaraz, 31 eskutik esapideak agintea eta nagusitasuna adierazten ditu; erdaraz hori bera adierazteko, tener la sartén por el mango edo antzeko zerbait izango litzateke. Beste hizkuntza batzuetan 40 oso garrantzitsua da. Adibidez, Biblian askotan azaltzen da: Jesukristok 40 egunez egin zuen barau; dilubioak 40 egun iraun zuen; garizumak, gaur ere, 40 egun irauten du. Gaztelaniaz, ugari esateko, numeroso erabiltzen da. 7 zenbaki inportantea da euskaldun askorentzat: Zazpiak bat, Izarra baino ederragoko gure zazpi probintziak (Txirrita). Baita 1 ere: Bat egin, batu...

 

Zenbakiak eta erritmoa
 

Musikak lotura handia dauka zenbakiekin. Konpasa zenbakien bidez adierazten. (2x2, 3x4...) Erritmoa (musikan, dantzan, gimnasian...) ere kontatu egiten da: horrenbeste kolpe alde batera eta horrenbeste bestera. Euskal musikan zortzikoak izugarrizko garrantzia du Bertsoen neurria ere, azken finean, zenbakitan adierazten da: 8ko txikia, 10eko handia, etab. Bertso ona edo edozein jardun akademiko nahiz bestelako zenbaki bihurtzen dugu. Gauza guztiei, azkenean, nota ipintzen diegu, hau da, zenbaki bat. Lan erraza dirudi jardun intelektual bat zenbaki bihurtzea eta gero hori interpretatzea edo deskodifikatzea, baina, ondo pentsatuz gero, ez da lan makala.


Zenbakiak herri kulturan
 

Herri-kantetan: a) Baga, biga, higa... b) Zaldibiko Plazan hiru atso dantzan, hirurek ez daukate ardit bana poltsan.. c) Baratzeko pikuak hiru txorten ditu, hiru txortenetatik hiru mila piku, ai, oi, ai, hiru mila piku; neska mutil zaleak hankak arin ditu... d) Hiru txita izan eta lau galdu, hiru txita horien ama nork jan du?d) Dos y dos cuatro, son cuatro y dos son seis, seis y dos son ocho y ocho diecisèis...

 

Esamoldeetan: a) Urrutiko intxaurrak 14, bertara joan eta 4 b) Bat, Martin tarrat; bi, Martin Ipurdi; hiru, kolko bete diru; lau, sardina-bakalau; bost, kakatan plost; sei, sillan esei; zazpi, ez zagon kontua gaizki; (...) hamar, katua marmar; (...) hamabi, platerean begi bi.

 

Etnografian: bihortzekoa, hiruhortzekoa, lauhortzekoa...

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

B2
14-10-2003

x61pRelaContWAR

16135399

x61pViewCountWAR

5300

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR