Dokuteka
Gaixotasun emergenteak
Irratsaio honetan Miren Dorronsoro elkarrizketatuko dute Euskadi Irratian. Miren Dorronsoro medikua da, eta Osasun sailak Donostian duen lurralde-ordezkaritzan ari da lanean azken urteotan, bertako arduradun bezala.
Elkarrizketaren gaia Gaixotasun emergenteak da. Izan ere, azken urteotan nabarmen aldatu dira hainbat gaixotasunen zifrak: ustez ia desagertuta zeuden gaitzak berriro indarrean jarri dira, eta gaitz berriak ere agertu dira.
GAIXOTASUN EMERGENTEAK
Miren Dorronsoro medikua da eta Osasun sailak Donostian duen lurralde-ordezkaritzan ari da lanean azken urteotan, bertako arduradun bezala.
Esataria: Miren Dorronsoro, egun on!
Miren Dorronsoro: Egun on!
Esataria: Eta ongi etorri. Begira, gaurkoan gaixotasun emergenteak izango ditugu hizpide. Gauza jakina da azken urteotan nabarmen aldatu direla hainbat gaixotasunen kopuruak. Ustez ia desagertuta zeuden gaitzak berriro indarrean jarri dira, edota gaitz berriak agertu dira. Konta iezaguzu, nola daude gauzak zentzu honetan?
Miren Dorronsoro: Bai, nik uste dut gaur egun, osasun munduan garai batean eritasun kronikoak zeuden modan, ez? Edo esaten zen hori zela nolabait hilkortasuna sortzen zuena. Eta orain ikusten ari da holako eboluzioa, bilakaera berezi bat, eta eritasun berriak sortu dira azken urteotan, edo sortzen ari da, edo aurre-ikusi egiten da berriak sortuko direla. Eta, bueno, ba, gauzak pixka bat aldatu egiten dira, bai, osasun publiko aldetik batez ere asko aldatzen dira. Ze osasun publikoan lan egiten dugunok ikusten dugu pixka bat, edo lan egin behar dugu biztanlearekiko neurriak proposatuz edo aginduz, ez?
Esataria: Biztanleria aldatzen ari den heinean, ezta?
Miren Dorronsoro: Bai. Eta, orduan, ez da berdina, ba, utzi eritasuna bakarka medikuaren eskuetan edo proposatu neurri zabal bat. Ba, izan liteke txerto bat edo izan liteke beste neurri klase bat, ez?
Esataria: Bueno, eta zentzu honetan epidemiak, epidemiologia ere aipatzen da, eta hiritar arruntentzat askotan epidemia hitzak, ba, zenbait eritasunekin lotzen dugu, ezta?: gripea, pestea, izurria, kolera... Baina, gaur egun, beste hainbat kontu aipatu behar dira, ezta? Epidemiologiaren alorrean zeintzuk dira zuen lan-arlo nagusienak edo ildo nagusienak?
Miren Dorronsoro: Bai, garai batean epidemiologia pixka bat esaten zen zela eritasunaren bilakaera biztanlerian zein zen ikasten zuena. Eta ikasten zuen zein zen, nolakoa zen, tamaina nolakoa zen, nola banatzen zen, arriskurik baldin ba ote zegoen, nola sortu zitekeen horrela... Gaur egun epidemiologiak pixka bat, edo tresna nagusi izaten du, baina ez garai bateko gaixotasuna. Gaixotasuna izaten ziren izurriak sortzen zituztenak: tuberkulosia, kolera edo viruela edo izan zitekeen. Gaur egun askoz ere izurrite edo brote esango genuke, brote epidemico esaten da erdaraz; euskaraz, ba, ez dakit, brote epidemiko esango genuke ere bai. Hor, e, tamaina txikiagoak dira, baina erabat gauza berriak dira, oso agresiboak dira talde horietan.
Esataria: Zer dago askoz ere sailkatuagoa, banatuagoa?
Miren Dorronsoro: Sailkatuagoa bai. Ez dakit ondo ulertu den.
Esataria: Bai, nolabait esatearren, gaitz edo gehiagori kalte, aurre egin behar diozu, ez?, alor gehiagoren ezagutza beharko duzu orduan.
Miren Dorronsoro: Bai, ezagutza, bai...
Esataria: Bueno, gaixotasun emergenteak aipatu ditugu. Hori hitz potoloa, hitz ponposoa da, baina horretan ari zaretenok zer esan nahi duzue gaixotasun emergenteekin?
Miren Dorronsoro: Bai, emergenteak izango lirateke berriro sortzen direnak edo indarberritzen direnak. Orduan, sortu litezke eritasun berriak eta hor badaukagu, ba, HIESa, HIESa eritasun berri bat, edo izan litezke gaixotasunak, indarberritu direnak. Esan nahi dut, bazirudien desagertu edo desagertzear zeudela, eta berriro agertu dira edo indar berezi batekin agertu dira. Eta, orduan, badaude definizio tekniko batzuk... esaten da... behin urteotan gertatu behar dutela; baina, nolabait mugatzeko, hori izango da, edo berriak edo indarberritzen ari direnak.
Esataria: Eta gertatu liteke akaso lehen ere gaixotasun hori izatea, baina orain teknologiak aurrera egin duenez orain ezagutzea, orain detektatzea gaixotasun hori?
Miren Dorronsoro: Hori zalantzarik gabe, zalantzarik gabe. Gaixotasunak, birusak ezagutzen dira, ez gaixotasunaren ondoren. Ez dira lehenengo birusak ezagutzen eta gero gaixotasuna. Gehienetan, baita ere zientziak horrela funtzionatzen du. Zientziak bai, horrela, horrela lan egiten du; aurkitzen du gaixotasun bat edo eri, ba, gaixo bat eta horri bilatuz, bilatuz, bilatuz, aurkitzen dute. Esate baterako, legionella, legionella horrela bilatu zen. Hori oso famatua da, garai batean, hotel batean zeuden kongresu batean holako gaixotasun bat egin zuten denek eta bilatzen, bilatuz, bilatuz, ikusiz segur aski infekziosoa izango zela. Hainbat jende elkarrekin hasi zirelako, ba, sintomekin eta abar aurkitu zuten legionella. Orduan, pixka bat zientziak horrela jokatzen du, ez? Lehenengo gaixoa bilatzen du. Gaixoa edo gaixotasuna tipifikatzen du, definitzen du nolabait, eta horren ondorioz aurkitzen du zergatia. Zergatia batzuetan infekziosoa da.
Esataria: Dena dela, lehen aipatu dugu... zenbait gaixotasun, nolabait esatearren, desagertu egiten dira eta, gero, berriro hor azaltzen dira.
Miren Dorronsoro: Bai.
Esataria: Zeintzuk izan litezke faktoreak? Edo zeintzuk horiek berriro berpizteko arrazoiak?
Miren Dorronsoro: Asko daude, baina nik bat aipatuko dut. Batez ere, gauden gizarteari nahiko... guztiz ondo lotzen zaiolako, ez?. Etsenplu bat jarriko dut... etsenplu bat jarriko dut.
Esataria: Bai.
Miren Dorronsoro: Guk tuberkulosiarekin, tuberkulosiarekin, ez?, orain dela 30 urte edo, gutxiago edo gehiago, ba, hortxe inguru horretan, tuberkulosia, eritasun bukatutzat edo ematen zen. Esan nahi dut, bueno, bazegoen tratamendua, beraz, gaixotasun, gaixo zegoena tratatu, eta kito. Besterik ez zen egin behar. Eta betidanik egin ziren osasun publikoko neurriak, o sea, inguruko, familiakoak eta inguruko kideak arakatu, ikertu eta tratatu. Hori utzi egin zen, eta segur asko horren ondorioz...
Esataria: Jada, pentsatuz... jada, aurre egin diogu, ez?
Miren Dorronsoro: Bai, bai. Segur asko horren ondorioz ikusi da, zenbait herri garatutan tuberkulosiak gorantz egin duela, eta bestalde ikusi da tuberkulosiaren, bueno, gaixotasuna sorten duena, kokobaziloa, kasu batzuetan, betidaniko drogei erresistentzia egin diela. Orduan...
Esataria: Beraz, eboluzionatu egin duela gaixotasunak ere.
Miren Dorronsoro: Bai, bai. Eta segur asko eboluzio honetan kulpa edo erru handia osasun zerbitzuek ere izan dute. Pentsatu da garatuta dagoela, zegoen drogarekin betetzen dela eta ez da gehiegi zaindu. Orduan, bueno, batzuetan, ez dakit, etsenplu bat, sinple bat besterik ez da, baina ikus daiteke arrazoiak asko izan daitezkeela. Beste arazo demografikoak esaten da, arazo teknologikoak ere bai. Esate baterako, elikagai industria, elika... asko zabaltzen ditu, bueno, ez dakit, hainbat plato preparatorio, ez dira, ez dakit, menu preparatuak. Pentsatu dezagun, ez dakit, oilasko zatiak bandejetan, bandejetan; hor kontaminazioa nonbait sortzen baldin bada, denean, denean, denean zabaltzen da. Eta horrelako arrazoi oso, oso nagusia, sei edo ematen dira, baina bai demografikoa bai industriala bai osasun publikokoak, bai teknologikoa edo tratamendukoa eta abar.
Esataria: Beraz, gizartearekin batera, nolabait esatearren, gaixotasunak ere aldatu egiten dira eta gizartearekin batera etorri den beste aldaketa bat, agian, lehen, ba, eskualde jakin batean, akaso, ba, gaixotasun zehatz bat izaten zen, baina orain, ba, globalizazioarekin, ez dakit, iruditzen zait mundu osoan zehar ikusi nahi ditugula gaixotasun-deretxoak.
Miren Dorronsoro: Hori oso, oso polita da. Bueno, oso polita da, behintzat, guretzat, epidemiologoentzat, ez? Ikusi nola gaixotasun bat herriz herri aldatzen den edo lurraldez lurralde edo hemisferioz aldatzen den. Gaur egun, bueno, hori martxoan egiten ari gara, 2006ko martxoan egiten ari gara hau eta orain duela urte batzuk galdetu izan bazenit, hilabete batzuk, nik ez nizun hau erantzungo, baina momentu honetan badago oso epidemia polita "Txikunguia" izena du. Txikunguia hori...
Esataria: Bai, hori, izena definitu...
Miren Dorronsoro: Hori dago Reunión Irlan eta hori Afrikatik dator. Eta nola salto egin du?. Ba, seguru asko eraman du norbaitek eta bertan zegoen eltxo batek hartu du, eta eltxoak zabaldu du. Benetan, gaur egun eritasunek ez dute fronterarik asko ezagutzen, edo guk kentzen dizkiegu fronterak.
Esataria: Hori da, ez? Bidaiatze horren arrazoi bihurtu da zenbait kasutan, ez?
Miren Dorronsoro: Bai, bai, muga guztiak guk kentzen dizkiegu.
Esataria: Ez al da harrigarria XXI. mendean, ba, medikuntzak, teknologiak, horrenbeste aurrerapauso eman ditu eta, hala ere, gaixotasun infekziosoak hor daude. Zer esan nahi du horrek? Akats bat egin duela medikuntzak, hutsune bat duela medikuntzak?
Miren Dorronsoro: Bai, pixka bat lotuko nuke lehen esan dudanarekin. Medikuntzak pentsatu zuen eritasun infekziosoak gaindituta zeudela. Zeuden tratamenduekin, bueno, ba, gaindituko zirela eta denbora asuntoa besterik ez zela, eta guk, neronek ere, garai batetan pentsatzen genuen: "bueno, hori eginda dago, eta orain ikusi ditzagun eritasun kronikoak, kantzerra eta diabetesa eta horrelakoak", eta tarte horretan aprobetxatu egin dute mikrobioak edo birusak...
Esataria: Esnatu egin dira, ezta?
Miren Dorronsoro: Edo parasitoak... Nolabait esateko, bueno, gu indarberritu egingo gara, tratamendua ematen digute, ikasiko dugu tratamendu honi erresistente egiten. Beraz, gero hurrengoa etortzen denean, ezingo dute gurekin. Eta horrelako momentu bat izan da, eta orain ikusi da, eta ikusten ari da azkeneko urteotan nola etengabe edo, behintzat, mugagabeko asuntoa dela. Gripearen asuntoa oso modan dago orain, baina estilo horretako gauza bat da. Ez, gripea momentu honetan ez dago, baina badakigu izango dela edo aldatzen ari dela, ez? Orduan, gai, eritasun infekziosoak, ba, ez dakit zorionez edo zoritxarrez, baina jarraitu egingo dute, jarraitu egingo dute eta datozen urte askotan, oraindik, izugarrizko egunerokotasuna izango dute gure artean.
Esataria: Eta zuek ere jarraitu beharko duzue hari horri tiraka eta errueda horren barruan lanean.
Miren Dorronsoro: Bai, dudarik gabe.
Esataria: Ba, Miren Dorronsoro, mila esker gurekin izateagatik eta hurrena arte.
Miren Dorronsoro: Bale, mila esker zuei.
Esataria: Agur.
