Dokuteka
Kerman, mintzalagun bila: Kerman golfean
Kermanek ez du inoiz golfean egin, baina ikasteko asmoa du. Golf zelaira iritsi da baina nahikoa lan badu makilak garraiatzen.
Taldea osatzen dutenen kopurua osatzeko, plural hurbila erabiliko dugu: 'Jon eta biok', 'gu hirurok'... Adi, bestalde, hainbat hitzen amaierari: minutU eta kalkulU erabiliko dugu, baina, halaber, 'zentrO' eta 'segundO'.
KERMAN: Ai, Jon, nire lehen golf ikastaroa da. Bueno, Mikel Pablok eta biok kirol asko egiten dugu, e? Baina, ez dut inoiz golfean jokatu.
JON: Lasai, oso kirol polita da eta.
KERMAN:Bai?
JON: Bai.
KERMAN: Bueno, aizu , gu bion artean, ondo jantzita etorri naiz? Zeren, nik beti ikusi ditut golf jokalariak oso dotore jantzita.
JON: Zu ere oso dotore zoaz. Zapata horiekin eta gauza horiekin, oso dotore.
KERMAN: A! Ba, mila esker, aizu, mila esker. Zeren, Mikel Pablori eta bioi asko gustatzen zaigu dotore jantzita joatea. Aizu, eta non dago gure taldea? Zeren lehen ikusi zaitut irakasle batekin hitz egiten eta, irakasle horrek eta hirurok jokatuko dugu?
JON: Ez. Zu eta ni nahikoak gara, biok bakarrik ibiliko gara.
KERMAN: A! Bale, bale, orduan, guk biok jokatuko dugu orduan. Oso ondo.
| "Jon eta biok", "gu hirurok" eta halako egituretan, taldea osatzen dutenen kopurua adieraziko dugu eskuarki, plural hurbilean: "Jonek eta biok jokatuko dugu" |
KERMAN: Jesus! Algortako kirol zentrua handia zela uste nuen, bina, a zer nolako zelaia, e?
JON: Oso-oso polita da. Orain, goazen hara lehenengo irteerara eta oso ondo pasako dugu.
KERMAN: Bai, goazen!
Ai! Itxaron segundu bat, e, Jon? Hau da hau kirol gogorra!
JON: Baina oraindik ez gara jolasten hasi eta!
KERMAN: Bai, bina makil hauek sekulako pisua dute. Minuto batzuk bakarrik hartu ditut, eta jada, leher eginda nago.
JON: Ez da hainbesterako izango!
KERMAN: Ba, ez pentsa, e? Nik kalkulo bat egin dut eta honek zer izango du, hogeita hamar kilo?
JON: Gutxiago! Gutxiago!
KERMAN: Hain makil handiak, horren pilota txikirako. Euskara baino aldrebesagoa da.
| "Zentro" eta "segundo" esango dugu euskaraz. "Zentru" eta "segundu" saihestu egingo ditugu. Era berean, "minutu" eta "kalkulu" erabiliko ditugu "minuto" eta "kalkulo" erabili beharrean. Gogoan izan: "Zentro" , "segundo" ,"minutu" eta "kalkulu" |
JON: Benga, Kerman, eman pilotari. Zure txanda da orain.
KERMAN: Bai. Itxaron segundo bat. Non dago zuloa? Zeren, kalkulu bat egin nahi dut pilotari ondo emateko.
JON: Orain, pilotari ematen nahiko lan izango duzu
KERMAN: Bueno, hain zaila ez da izango! Algortako kirol zentroan padel ikastaro bat egin nuen eta berehala ikasi nuen. Ai! Kale!
JON: Aber, aber, aber, egon lasaiago. Jarri eskuak ondo, mesedez, eta pentsatu bolari erdian jo behar diozula. Erdi-erdian, hor. Egon lasai-lasai.
KERMAN: Aber. Orain bai!, orain bai! non dago pilota?
JON: Hor dago eta!
KERMAN: E? Hain gertu? Pst! Eman beste pilota bat. Orain pentsatuko dut pilota dela Mikel Pabloren burua. Orain bai, ikusiko duzu.
JON: Ondo eman diozu. Haserre zaude gero Mikel Pablorekin!
KERMAN: Ez pentsa! Oso lagun onak gara Mikel Pablo eta biok.
| Gaur Kermanek golfean ikasteaz gain, ikasi du ere, "gu biok", "gu hirurok" eta halako egituretan, taldea osatzen dutenen kopurua plural hurbilean erabiltzen dugula. Adibidez, "Jonek eta biok jokatuko dugu" Bestalde, gogoan izan, modu zuzena da "zentro" eta "segundo", ez "zentru" edo "segundu". Eta, era berean, modu zuzena da "minutu" eta "kalkulu", ez, "minuto" eta "kalkulo". Ados? Beraz, zuek, minutuz minutu eta segundoz segundo, |
honekin edo harekin, baina egin!
