Noticias
mintzanet.net
Euskaraz egin nahi duzuen guztiok hemen duzue Mintzanet, proposamen berria, edonon egonda, euskaraz nahi adina jarduteko. Horretarako, Internet bidez aritzeko aukera zuen esku jarri dugu, edozer ordutan, astean zuek nahi adina bider, euskaraz egiten ondoan izango dituzuen lagunekin euskaraz mintzatzeko. Oso erraza da! Etxean, euskaltegian, eskolan edo lanean, zeuek aukeratu eguna, ordua, zeuen gustuko gaiak, mintzakide izango duzuenaren adina... era aurrera!
Eta zuk, baduzu astirik ikasten ari direnekin euskaraz jarduteko? Emazu izena eta sekulako aukera eskainiko diezu inguruan euskaraz nahi adina egiteko modurik ez duten pertsona askori, gure hizkuntza lantzeko, hobeto ezagutzeko eta gozatzeko.
Mintzanet proiektua Donostiako Udalaren Euskara Zerbitzuak babestutako ekimena da.
