detalle azterketa-ereduak-fitxa

Maskoten pasaportea

Gero eta gehiagok dugu maskotaren bat gurekin bizitzen; familiako bihurtu dira kasu askotan. Horregatik, gero eta ohikoagoa da haiek ere gurekin bidaiatzea.

EITBren albiste-zerbitzu digitalaren webgunea da orain.eus. Hango Klisk atalean, berri laburrak daude bideo-formatuan. Kasu honetan, maskoten pasaporte europarraren berri eman digute, baita haren ezaugarriak aipatu ere. 

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA 

Txakur, katu edo hudoren bat. Hudoa da animalia ugaztuna, arre iluna, txikia eta gorputz-luzea, usain txarra botatzen duena; ipurtats etxekotua (Mustela furo) (es: hurón; fr: furet). 
Apirila ezkero. Apiriletik aurrera. 
Amorruaren kontrako txertoa. Animaliek ―bereziki, txakurrek― gizakiei kutsatu ahal dieten gaixotasun baten aurkako txertoa, injekzioa.  
Baimendutako albaitariek. Baimena duten animalien “medikuek”. 
Legez kanpoko trafikoa geldiaraztea. Salerosketa ilegalak ez gertatzea. 
Zaintzapean nahiz derrigorrezko koarentenan. Beste norbaiten eskuetan edo nahitaezko isolamenduan. 

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Txakur, katu edo hudoren bat daukazu, eta bidaiatzeko asmorik? Ba, adi: 2026ko apiriletik aurrera, derrigorrezkoa izango da, Europatik (Europan zehar) bidaiatzeko, animalientzako pasaporte berri bat. Elkarrekin eta arazorik gabe bidaiatzeko jakin beharreko guztia kontatuko dizugu.  

Apirila ezkero, txakurrek, katuek eta hudoek pasaporte europar berri bat beharko dute Europar Batasunean zehar bidaiatzeko. Animaliak, gutxienez, hamabi aste izan behar ditu, mikrotxipa izan behar du, eta amorruaren kontrako txertoa jarria bidaiatu baino 21 egun lehenago, gutxienez.  

Pasaporteak animaliaren eta jabearen datuak dakartza, jasotako txertoak eta osasun-tratamenduak.  

Pasaporte berriak hiru helburu ditu: osasuna kontrolatzea, gaixotasunak saihestea eta animali (animalia) horien legez kanpoko trafikoa geldiaraztea.  

Baimendutako albaitariek eman dezakete pasaportea, eta Osasun edo Nekazaritza Ministerioak gainbegiratuko ditu.  

Pasaporterik gabe ibiltzeak eta eguneratu gabe eramateak 100 eta 3.000 € arteko isunak ekar ditzake, bidaiatzeko debekua eta animalia zaintzapean nahiz derrigorrezko koarentenan (berrogeialdian) utzi behar izatea.  

Ez ahaztu: mikrotxipa, amorruaren aurkako txertoa eta pasaportea eguneratuta, eta prest mugak zeharkatzeko! 

detalle2

Docuteca

B1
23-07-2026

x61pRelaContWAR

39819567

x61pViewCountWAR

1158

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR