detalle azterketa-ereduak-fitxa

Mikele, ez Mikel

Transexualitatea gero eta ohikoago bihurtu da gurean; orain dela ez asko, ezin zen ezta hitz egin ere gai horri buruz; gaur egun, ordea, normalizatzen ari gara kontzeptua. Horrek ekarri du naturaltasun handiz ulertzea egoera, batez ere gazteenek.

EITBko Ur handitan erreportaje-saioan, Xabier Madariagak transexualitatea gaia tratatu du; alegia, genero-identitatea ez dagoela genitaletan idatzia. Hainbat transexual eta ingurukoren testigantzak jaso ditu; besteak beste, Mikele gaztearena.  

HIZTEGI LAGUNGARRIA 

Zure transexualitatea gizarteratzea. Transexualitatea publiko egitea.  
Iraindu. Iseka, burla egin. 
Alua daukaten mutilak. Genero-sistema binarioan, emakumeen sexu-organoa.  
Zakila daukaten neskak. Genero-sistema binarioan, gizonen sexu-organoa. 

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Xabier Madariaga: Zure transexualitatea gizarteratzea erraza izan zen? Klasean, ikaskideekin…
Mikele: Bai, nahiko erraza; Bai herrian, klasean, institutuan... Gainera, nire lagunekin edo, bai, jende askorekin, nahiko erraza da. Gaur egun, zorionez, jendea (jendeak) hau ondo ulertzen du edo interesa (interes) handia dauka, eta, orduan, ba, errazagoa da; baina, baita ere, ba, jendea eta jendea dago.  
Xabier Madariaga: Eta, jende horren artean, klasekideak (eskolakideak) dituzu.  
Mikele: Bai. 
Xabier Madariaga: Ez dakit bullyingik-edo egin dizuten.  
Mikele: Ez, inoiz (inoiz ez). Inoiz ez didate, gainera, inoiz iraindu edo ezer esan.  
Xabier Madariaga: Eta klasean, irakasleekin? Irakasleak, adibidez, prest ikusi dituzu honen moduko kasu bati aurre egiteko?  
Mikele: Nire institutuan bai; bai, oso prest, gainera. Eskolako irakasleak (irakasleek) nire gurasoekin hitz egin zuten, ba, gai hau ondo tratatzeko eta klasekideei irakasteko; eta oso ondo, bai.  
Xabier Madariaga: Eta zer azaldu behar izan zitzaien klasekideei? 
Mikele: Ba, gaur egun, alua daukaten mutilak existitzen direla, eta zakila daukaten neskak. Eta oso sinplea dela, oso... ulertzeko, ba, nahiko erraz.  
Xabier Madariaga: Nola ulertu zuten? Ez dakit: galderaren bat egin zizuten?  
Mikele: Ez. 
Xabier Madariaga: Zure sentimenduei buruzko galderarik ez zizuten egin?  
Mikele: Ez, oso… Osea (hau da), errespetu handiarekin tratatu zuten. Eta nik esan nuenean, hau da, nik klasean, azkenean esan nuen: “Ba, ni Mikele naiz, ez Mikel; orduan, Mikele bezala (bezala) deitu”, eta denoi (denei) ondo iruditu zitzaien, eta oso errespetu handia izan zuten. 
Xabier Madariaga: Aldagelak... ikastolan edo eskolan aldagelak erabiltzean, noiz hasi zinen nesken aldagelak eskatzen? 
Mikele: Ba, hasieran, nik hau esan nuenean, klasean eta nire gurasoek irakasleekin hitz egin zutenean; gainera, bueno, nire eskolako neska-lagunek esan zidaten: “Ba, gurekin etorri ahal zara, ez dago problemarik”. Orduan, hasieratik ni nesken aldageletan sartu nintzen, eta oso eroso guztia. 
Xabier Madariaga: Baina baimenen bat eskatu behar izan zenuen eskolan, edo... 
Mikele: Ez, ez. Ni neska bat nintzen, eta beraiek (haiek) ulertzen zuten; primeran, gainera. Eta esan zuten: “Ba, neskak neskekin”. 
Xabier Madariaga: Eta hori zenbat urterekin izan zen? 
Mikele: Hamaika-hamabi urterekin.  
Xabier Madariaga: Ordura arte, mutilen aldagelan sartzen zinen? 
Mikele: Bai. 
Xabier Madariaga: Mutilen komunetan? 
Mikele: Bai. 
Xabier Madariaga: Eta eroso zeunden, ala ez?  
Mikele: Ba, ez. Hau da, nik (ni) eroso nengoen, baita (baita) nire lagunak ziren (baita ere) eta beraiekin egotea, baina, baina igual pixkat (pixka bat) deserosoa, bai. 
Xabier Madariaga: Eskolatik kanpo zaudenean, zer gustatzen zaizu egitea? 
Mikele: Ba, nire lagunekin gelditzea, txokora joan edo planen bat egitea... 

detalle2

Docuteca

B1
22-09-2026

x61pRelaContWAR

39473868
00:03:24

x61pViewCountWAR

448

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR