Euskaraldiko bigarren edizioaz Arrate Illarorekin

Arrate Illaro (Getxo, 1989) Euskaltzaleen Topaguneko kidea da aspalditik, eta azken urte hauetan Euskaraldiko koordinatzaile gisan aritu da. Bigarren edizioaren emaitzarekin pozik dago.

Euskaraldiko bigarren edizioaz aritu gara solasean berarekin.

 

 

 

Arrate Illaro Euskaraldiko koordinatzailea. Argazkia: Euskaraldia

 


Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Zein da Arrate Illaro?
Arrate Illaro naiz, getxoztarra eta Euskaltzaleen Topaguneko kidea naiz aspalditik eta Euskaraldiko koordinatzailea izan naiz azken urteetan.

Euskaraldiaren bigarren esperientzia baloratuko al zenuke?
Guk balorazio oso positiboa egiten dugu. Badakigu COVIDak baldintzatutako Euskaraldi bat izan dela, ariketa sozial bat izan dela, baina herritarrok adierazi dugu gogoa eta beharra baditugula eta ariketa egin dugu. Eta egitea bera ere asko da gaur egungo baldintzetan. Herritar asko aktibatu dira eta kalera atera gara, txapa jantzi dugu eta saiatu gara ariketa egiten eta, horrez gain, euskarari buruz aritu gara eta gogoeta hori ere egin dugu egun horietan.

Zein dira ikusi dituzuen indarguneak?
Nik esango nuke euskaraldiko indargune handiena herri-batzordeak direla, herriz herri antolatu diren euskaltzale horiek eta Euskaraldia aurrera eraman dutenak.

Eta hutsune edo gabeziak?
Esango nuke, Belarriprest rola oraindik ez dala behar bezain ezaguna gizartean, askok ezagutzarekin lotzen dute eta oraindik lortu behar dugu zer adiera nahi duen kontatzea eta, ziurrenik, Belarriprest izan deitezken herritar gehiagorengana iristea eta hor daukagu erronka handietako bat.

Euskaraldiko datuekin pozik zaudete?
180.000 lagunek eman dute izena eta 25.000 arigune osatu dira eta horrek adierazten du herri-gogo bat badagoela euskaraz bizitzeko eta euskaraz bizitze horretan urrats berriak egiteko eta ariketa egiteko. Oso momentu zaila da herritarrak aktibatzeko eta hala ere egin dugu eta hori bada herri-gogo horren seinale.

Bide horretan, eremu sozioekonomikoa zergatik da garrantzitsua?
Euskaraldia martxan jarri genuenean adierazi genuen bi oinarri behar genituela; batetik herritarrek urratsak ematea, urrats praktikoak; baina bestetik, herritarrak batzen garen erakunde horiek ere babes neurriak hartzea, posible izan dadin euskaraz aritzea eta arlo sozioekonomikoa zalantzarik gabe, espazio garrantsitsu eta ezinbestekoa da ordu asko pasatzen ditugulako lanean, merkataritzan, baina bestelako elkarteetan eta aisialdian baita ere, eta horretarako osatu ditugu aurten ariguneak, posible izan dadin gure urrats horiek egitea modu babestuago batean eta adostuago batean.

Hirugarren Euskaraldia izango da?
Pentsatzen dut hirugarren ariketa soziala 2022ko udazkenean izango dela, ikusi behar dugu mundua hankaz gora daukagun honetan egokitu behar dugun, baina momentuz lan handia da edizio batetik bestera aritzea eta hemendik bi urtera aurreikusten dugu. Eta bitartean badakizue ahalik eta gehien eutsi hizkuntza praktika berri horiei ahobizi eta belarriprest rolei eta ea apurka-apurka lortzen dugun euskaraz gehiago gehiagorekin eta gehiagotan egin ahal izatea.  

 

B1
15-01-2021
26548648
00:03:12
243