detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Igor Estankona: "Jakintzari, elkarbanatzeari, plagioari, kopiari, inprimatzeari, irakurtzeari… ezin zaizkio mugak jarri".

Igor Estankona idazlea da, Argian eta Deian literatura-iruzkinak idazten ditu eta Zuzenbidean lizentziaduna da.

Osagarri horiek edukita, ez da harritzekoa jabetza intelektualaren gaian jantzita egotea. Berarengana jo dugu pil-pilean dagoen gaiari buruz gehiago jakiteko.
 

Euskal idazleek bermatuta al dituzte jabetza intelektualaren onurak?
Ez. Nahasmena dago zer diren eskubide moralak, ekonomikoak, zelan defenditu daitezkeen, zer komeni zaion egileari… Gauza hauetaz hain gutxi hitz egin denez eta Euskal Herrian hainbeste delegatu denez Espainiako kudeaketa-entitateetan, niri galdetzen badidazu, ez dakit iruzur egin didaten, zuku guztia atera diodan edo zer ari diren egiten nire diruarekin, adibidez.

Musikazale askok, adibidez, ez dute ondo hartzen musikariak musikaz bizitzea; idazleekin gauza bera gertatzen da?

Mito hori gauza askok elikatu dute, baita artistek beraiek ere. Jendeak nahi du artista beti enrollatzea eta leporatzen zaio azal lodia edukitzea erakundeetara jotzen duelako. Baina hori apurka aldatzen ari da, artistak gizarteari asko ematen diolako. Arazoa da egiten duena ekonomikoki kuantifikatzen oso zaila dela; eta hori zenbatu egin behar dela.

Zerk bultzatu zintuen jabetza intelektualaren gaia aztertzera?
SGAE abokatu- eta jurista-talde itzel bat da, non irizpide kulturalek eta sozialek ez duten pisu handirik. Bestalde, jabetza intelektualaren transferentzia, 30 urte pasa ondoren, Gasteizko gobernuak hartu du. Horrek bere baitan bi aspektu dauka: propietate intelektualaren erregistroa batetik, teknikoki erraza; eta bestetik, bertako kudeaketarako entitateak sortzeko aukera. Eta une honetan debate horren zero kotan gaude; ikusi nahi dugu posible den, onuragarria, bideragarria den; zein abantaila izango lituzketen kulturazale eta kulturgileek…



Zertan igarri beharko litzateke aldaketa hori?
Egile profesional batek osasunerako estaldura izan behar du, gauzak hain ondo ez doazenerako, promozio bat, eta bere lana sortzen denetik merkaturatu arte defendatuko duen entitate bat. Baliteke Cedrok Espainian hori bermatzea, baina ez da ulergarria Edorta Jimenezek urtero 300 euro jasotzea dentista, psikologo, edo betaurrekoen gastuetarako… eta Igor Estankonak ere kopuru bera jasotzea. Hain urrun gaude Madriletik, hain pisu gutxi daukagu eta gure artean ere hain gutxi hitz egiten dugu! Kultura duindu egin behar dugu.

Sortzaileen kontzientzia aldatzen hasia da, ezta?
Bai. Profesionalek zuku gehiago atera nahi diote, eta ez izatea bakarrik noizean behin likidazio ekonomikoren bat egiten dizutela eta algoritmo arraroen arabera kuantifikatzen dela zure liburutik egin daitezkeen fotokopien gaineko kalte-ordaina. Gainera, Interneten alorrean ezin zaio barra-kode bat jarri ordenagailu bakoitzari; ezin da kuantifikatu idazle baten arrakasta. Orduan badago gogoa horretan sakontzeko eta modu gardenean eta sektore kultural guztiak kontuan hartuta, eredu bat finkatzeko. Hemen egiten badugu, efizienteagoak eta gardenagoak izango gara, baina nik sortzaileei gomendatuko nieke bat-batean SGAE ez uzteko eta ez uko egiteko diru horri; eta gerora egiaztatzeko modu hotzean eta profesionalean zein alternatibak asebetetzen dituen bai ekonomikoki eta bai moralki.

Zer deritzozu Espainiako kanona eta diru hori SGAE moduko entitate pribatu batera joateari?
Desagertzera kondenatuta dagoen tributu bat da, Ogasunak likidatu beharko lukeena eta ez elkarte pribatu batek. Gainera, jendeari zaila egiten zaio ulertzea bere seme-alaben argazkiak gordetzeko CD bat erosten duenean hortik zentimo batzuk Ramoncini diru zati bat emango dion erakunde batera joatea.

Jende askok uko egiten dio kultura ordaintzeari…
Nik gero eta sinpatia handiagoa diet Creative Commons, Copyleft eta halako mugimenduei. Jende askok nahi duen gauza bakarra bere sormena zabaltzea da. Euskal Herrian ezin dugu debate faltsu hori elikatu, zeinaren arabera kultura guztia da doan edo librea, edo, aldiz, ekintza kultural bakoitzagatik ordaindu behar den. Artista bakoitzak bere buruaren jabe izan behar du eta bakoitzak erabaki behar du bere obra konkretu bakoitza gizarteari oparitu behar dion edo ez duen pezeta bat galdu nahi horrekin. Biak dira legitimoak. Ezin dena da libre utzi nahi duenaren kanona kobratu, eta fotokopiak egiten dituena kriminalizatu. Gure ereduak malgua izan behar du, derrigorrez, eta are gehiago une berezi honetan: zaharkitua dagoen industria batek bere egiturari eutsi nahi dio; baina berritu beharra dauka.



Orain arteko Interneteko askatasun-aroa amaitzera doa eta guztia erregulatzera pasako gara? Parentesi bat bizi izan dugu?
Ez dakit kobratuko diguten egunen batean parkeko banku batean esertzeagatik, baina gauza batzuk denonak dira eta beste batzuk bakoitzarenak dira. Ezin da guztia erregulatu, aurrerakuntza eten nahi duen politikaria ez bazara. Jakintzari, elkarbanatzeari, plagioari, kopiari, inprimatzeari, irakurtzeari… ezin zaizkio mugak jarri, eta kontraesan honetan garatuko dira jabetza intelektualaren gaineko politikak.
Nola uztartu dibulgazioa eta egileen duintasuna euren obra ez zapaltzeko, manipulatzeko ezta erabiltzeko baimenik gabe.

 


x61pRelaContWAR

Te interesa



detalle2

Docuteca

C1
10-07-2012

x61pRelaContWAR

  • Barandiaran (Arteman), Iker
  • Arantzabal (argazkiak) , Josetxo
16361431

x61pViewCountWAR

6280

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR