detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Argentinako dantzak Donostiako kaleetan

Abuztu eta iraileko igandeetan, proposamen ezin hobea izango da dantza gustuko dutenentzat Donostiako hainbat lekutan.

Uda garai egokia da hiriak bisitatzen dituzten turistei nahiz bertan gelditu direnei ekintza kulturalak eskaintzeko. Horietako baten berri emango dizuegu hurrengo lerrootan.

Itsastango elkarteak antolatuta, Argentinan hain ezagunak diren tangoa, milonga eta bals kreolea dantzatuko dira Donostiako hainbat lekutan eta dantza horiek ezagutzen dituzten pertsonak beraiekin bat egitera animatu nahi dituzte elkartekoek.

Milonga irekia

Milonga bat dantzarako gonbit bat da eta leku itxietan antolatu ohi da. Udako giro ona aprobetxatuz, ordea, kalera atera nahi ditu dantzariak Itsastango elkartearen egitasmo honek, era horretan Argentinako dantzak ezagutzen dituzten dantzariak leku ireki batean bilduz eta musikaz gozatuz.

 

 

Donostian egingo diren milonga hauetan aritzeko oinarrizko arauak (dantzaren lerroa) errespetatzea ezinbestekoa izango dela adierazi digute antolatzaileek.

 

 

Beraz, badakizue, tangoa, milonga edota bals kreolea dantzatzen badakizue, abuztu nahiz iraileko igandeetan bat egin ahal izango duzue beste hainbat dantzarirekin segidan aipatuko ditugun Donostiako leku hauetan.

Agenda
Hona hemen Donostiako zein lekutan izango diren Itsastango Elkartearen milongak:
Abuztuaren 3an, Cervantes enparantzan.
Abuztuaren 17an, Zurriola pasealekuan.
Abuztuaren 24an, Acuarium-en.
Abuztuaren 31n, Cervantes enparantzan.
Irailaren 7an, Zurriola pasealekuan.
Irailaren 14an, Acuarium-eko terrazan.
Irailaren 21ean, Easo Plazako kioskoan.
Irailaren 28an, Zuloaga plazan.

 

Informazio gehiago, hurrengo helbideetan:
https://twitter.com/itsastango
https://www.facebook.com/pages/ItsasTango/782281411824625


 


detalle2

Docuteca

B1
30-07-2014

x61pRelaContWAR

  • Esther Isasa
16345134

x61pViewCountWAR

5466

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR