detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Ikeako altzarien izenen esanahia

Inoiz Ikean erosi baldin baduzue, konturatuko zineten esperientzia dela, nolabait esateko, "ezberdina".

Nahi duzun altzaria biltegian bilatu eta behar ez zenituen hamaika gauza erosteaz gain, etxera iritsitakoan zure apalategi berria Fjälkinge bat dela konturatzen zara. Eta zer koño da Fjälkinge? Ba, gezurra badirudi ere, badu bere esanahia, eta baita bere logika ere.
Eta logika hori erraza da harrapatzen suedieraz zertxobait jakinez gero; izan ere, altzari eta artikulu guztien izenak oso arruntak dira iparralde urrun hartan. Artikulu guztiak ataletan daude sailkatuta, eta atal bakoitzak jatorri berdintsuko izenak izaten ditu. Hona hemen adibide batzuk, Cal Henderson arkitektoak azalduta.


Leku-izenak
Normalean Ikeak leku-izenak aukeratzen ditu bere produktuak izendatzeko: herriak, lurraldeak, aintzirak… Lehen aipatu dugun Fjälkinge, esaterako, Suediako herri bat da, eta horrela artikulu-sail bakoitzak herrialde konkretu bati egiten dio erreferentzia. Mahaitxo, apalategi eta liburutegiek Suediako herrien izenak dituzte: Kivik, Karlstad edo Lövbacken bezalakoak.

Karlstad herria

Bestalde, ohe, armairu eta antzekoen izenak Norvegiako herrienak dira: Skogn edo Fjelssezte; alfonbrenak, Danimarkakoenak, eta jangeletako mahai eta aulkienak Finlandiako herrienak.
Beste adibide bat bainugelako altzari eta apaingarriena da; denek dauzkate ibai, aintzira eta urarekin loturiko lekuen izenak, eta, nahiz eta salbuespenik badagoen, logika horri jarraitzen diote.


Karlstad besaulkia

Pertsona-izenak
Beste produktu batzuek, leku-izenen ordez, pertsona-izenak izaten dituzte. Badira Billy edo Micke izeneko bulego-altzari batzuk, edo Merete emakume-izena duten oihal edo gortinak.
Eta horrela, oheko arropek lore eta harribitxien izenak hartzen dituzte, eta beste atal batzuetako produktuek irudi geometrikoenak edo gramatika-kontzeptuenak.


Eta hau dena zergatik?
Bada, kontrakoa ematen badu ere, arrazoia ez omen da marketina. Dirudienez, Ikearen sortzaile eta lehendakari ohia, oraintxe 88 urterekin erretiratu den Ingvar Kamprad, dislexikoa da, eta horrela jokatzea erabaki zuen produktuen sailkapenak hobeto gogoratzeko. Ikean egingo duzuen hurrengo erosketaren izenak zer esan nahi duen jakin nahi baduzue, Ikearen online hiztegian ikus dezakezue.
Eta Ikea izena bera? Akronimo bat omen da: sortzailearen izena (ingvar kamprad), bera hazi zen osabaren baserria (elmtaryd) eta bere jaioterria (agunnaryd).
 

 


detalle2

Docuteca

B2
12-02-2015

x61pRelaContWAR

16266179

x61pViewCountWAR

6676

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR