detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Imanol, ahots sarkorreko kantari donostiarra

Euskal kantagintzaren izen handietako bat izan zen Imanol Larzabal. Donostian jaioa,1947ko azaroaren 11n, Orihuelan (Alacanten) hil zen 2004ko ekainaren 25ean.

Gaztetan hasi zen kantuan frankismo-garaian eta kartzela eta erbestea ezagutu zituen. Parisen bizi izan zen, non Pako Ibañez abeslaria ezagutu zuen; Pakok asko lagundu zion Imanoli  bere musikari-ibilbidea hobetzen. Itzuli ondoren, 80ko hamarkada izan zuen oparoena musika aldetik. Euskal Herrian baztertua, azkeneko urteak Alacanten pasatu zituen eta bertan hil zen.

Biografiaren ondoren daukazu bere kantarik ezagunenetako bat: Mendian gora haritza


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

MAITE BERZOSA LAGUNA. Esan ohi da pertsona bat ez dela hiltzen norbaitek gogoratzen duen bitartean, eta horrela da. Ondare ikaragarria utzi digu kultur mailan.
KAZETARIA. Imanol Larzabal 60ko hamarkadan hasi zen kantatzen. Frankismoari izkina egiteko, Meixel Etxegarai izenean atera zuen lehen diskoa, ordurako atxiloaldia eta espetxealdia ezagutuak zituen. Izan ere, Maite Berzosa lagunak gogoan duen bezala, Imanolek argi zuen protesta-kantuena zela bidea, hala zioen: “jendeak ez zuen kontzientziarik, hori esnatzeko kantuak egin behar ziren eta horregatik hasi nintzen”.
MAITE BERZOSA. Antiguako elizan grabatzen hasi zenean, lortzen zuen garaiko gazteak biltzea bere protestako kanta horiek entzuteko, ez? Gero ja poeta ezberdinen lana ezagutzeko aukera eman zigun, ze ezagutu ere ez genituen ezagutzen.
KAZETARIA. Polizia frankistaren begiradapean, 71n erbestera egin behar izan zuen. Parisen Paco Ibañezekin harreman berezia landu zuen. 77an, amnistiarekin batera Hego Euskal Herrira itzuli zenean, profesionalagoa zen Imanol. Eta 80ko hamarkada oso oparoa izan zen berarentzat, ia urtero disko bat kaleratu zuen. Oparoa bezain nahasia, ordea. 85ean Martutenen eman zuen kantaldi bat baliatuz, Imanolen bafleetan sartuta ihes egin zuten Joseba Sarrionandia eta Iñaki Pikabea presoek. Hurrengo urtean, berriz, ETAk Yoyes hil zuenean salatu egin zuen eta Yoyesen aldeko kantaldian parte hartu zuen; horrek mehatxupean jarri zuen. Imanol hil zenean, horrela salatu zuen Euskadi Irratian Xabier Lete zenak.
XABIER LETE ABESLARIA. Imanol heroi bat zen, Joseba Sarrionandiari ihes egiten lagundu ziolako; gero kanaila bat bihurtu zen, ez? Imanol erabat abandonatua eta erabat bakarrik bizitu zen eta sentitu zen. Berarekin egin zena ez zen izan gizalegezkoa eta ez ere kulturalki justiziakoa.
MAITE BERZOSA. Bizitza pertsonalean batez ere holako tristura bat, inkonpresio batek eraman zuen hemendik alde egitera, beste gauza batzuk bilatzera, beste lagunak… Gogorra izan zen, oso gogorra.
KAZETARIA. 2000. urtean Alacantera joan zen bizitzera; ordurako azken bi diskoak gaztelaniaz abesteari ekin zion, poeta ezagunen letrak jasoz. 20 diskotan ondare ezin aberatsagoa utzi digu Imanolek.
Uda betean, ezustean esan zigun agur, buruko isuri batek eraman zuen Alacanten zela 2004ko ekainaren 25ean, duela 14 urte. Herri honen bizi-grinak, zauriak eta ezin ikusiak hezur-haragietan bizi izan zituen kantaria, etxe honetan musika-saio baten arduradun ere izan genuena, 14 urte Imanol Larzabalen ahots sarkorra mututu zenetik.

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

B2
25-06-2018

x61pRelaContWAR

16144832
00:03:17

x61pViewCountWAR

3373

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR