Aldizkari Digitala
Pablo Ruiz Picasso
1881eko urriaren 25ean jaio zen Malagan eta Mougins-en, Itsas Alpeetan (Frantzia) hil zen, 1973ko apirilaren 8an. Margolari apartaren hainbat jakingarri ekarri ditugu hona.
Pintore espainola (Málaga, 1881-Mougins, Itsas Alpeak, 1973). Marrazkiak, eskulturak eta grabatuak ere egin zituen. Bartzelonan eta Madrilen ikasia, Parisen finkatu zen 1904an. Bere lanak, metamorfosi plastiko eta grafikoen bidez, arte modernoan eragin sakona izan zuen oso. Aro desberdinak izan zituen bere bilakaera artistikoan:
Aro urdina (1901-04): Gitarra-jotzaile zaharra
Aro arrosa (1905-07): Saltinbanki-familia
Aro kubista (1907-19): Avignongo andereñoak
Aro neoklasikoa (1919-25): Hiru emakume iturrian
Aro surrealista (1925-36): Emakume bat hondartzan eserita, eta
Aro espresionista (1937): Gernika
Geroztik, genero guztiak landu zituen.
