irakurgai-mailakatuak-fitxa
Iraganari kateatuta
Urtea bukatzera doa. Xabierrentzat urte txarra izan da, gurasoak hil zaizkio, eta neska-lagunarekin moztu egin du. Depresioa jota, unibertsitatea utzi eta Iruñetik Baztanera doa bizitzera, familiaren etxera, bizitza birbideratzeko asmoz. Dena den, desagertu egiten da.
EGILEA: Migel A. Mintegi
ARGITALETXEA: Alai
URTEA: 2026
Xabier desagertu ondoren, Pablo, haren lagun mina, Baztanera doa, eta ezkutuan haren etxean sartzen da. Lagunak idatzitako egunkari bat aurkitzen du bertan. Irakurri, eta harrituta gelditzen da: Xabierren familian desagertze ulergaitzak gertatu dira aspalditik.
Hona pasarte bat (9. or.):
"—Eutsi, Xabier; ez etsi —ez zitzaidan besterik atera.
—Bai, baina... Ez da erraza. Ez dakit nola bukatu behar den hau. Errege-egunaren ostean hitz egingo dugu, ea ordurako hobeto nagoen edo gauzak garbiago ditudan.
Errege-egunaren bezperan deitu nion. Ez zegoen Iruñean. Ezta une hartan hitz egiteko moduan ere, nonbait. Ez dakit gogorik ez zuelako edo jendearekin zegoelako. Auskalo. Unibertsitatean hasten geinenean, luze eta zabal hitz egingo genuela agindu, eta eten egin zuen deia."
