Atsedenaldi gehiegi lanorduetan

Zer opari jaso duzu?

Eguberriak, besteak beste, opariak egin eta jasotzeko garaia da. Batzuentzat gustagarri, egiazki, beste batzuentzat, betebehar, denon ahotan daude erregaluak egunotan: ez dakigulako zer erosi, jaso duguna gustatu ez zaigulako, ezustekoa eman nahi diogulako... Baina erosten duguna erosten dugula gogotsu aritzea da kontua eta jasotzaileak gogo onez hartzea eta gustuko izatea. Ez da, ordea, erraza izaten asmatzea.

Sekuentzia honetan opariak izango dira testu bat idazteko erabiliko dugun idazgaia. Ez dakizula zer esan? Ez kezkatu, ideia eta informazio ugari jasoko duzu hurrengo orrialdeotan.

Helburua gauzatzeko, hauek izango dira egingo dituzun lanak:

  • Betiko opariak hizpide, gustuko dituzun ala ez idatziz adieraziko duzu, aurrez beste batzuek gauza bera nola egin duten ikusi ondoren.
  • Opari bitxiei buruzko testu bat oinarri, esaldi batzuen erantzun egokia aukeratuko duzu.
  • Testuek eskaini dizuten informazio berria idatziz jasoko duzu.
  • Opariak eman eta jasotzeko unean erabiltzen ditugun hitzezko formulak ordenan jarriko dituzu, zein noiz esaten den kontuan hartutakoan.
  • Ezagutzen ez dituzun formulak idatziz jasoko dituzu.
  • Beste kultura batzuentzat oparitzeko protokoloa zertan den idatziz emango zaizun testu batetik jasoko duzu eta zuretzat berria dena idatziz jasoko duzu.
  • Zodiakoaren zeinua kontuan izanda, zeinu bakoitzarentzat zein opari diren egoki eta zein ez jakiteko testu bat irakurriko duzu. Bertan dagoen informazioarekin bat zatozen ala ez esatea idatziz egokituko zaizu.
  • Azkenik, sekuentzian zehar idatziz jaso dituzun oharrak oinarri hartuta, oparien gaineko idazlana osatuko duzu, irakurri dituzun testuetako informazioa baliatuta.

x61pRelaContWAR

Interesting for you



detalle2

Activity

B1
12-22-2009
16378359

x61pViewCountWAR

2174

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR