Docutec
Opariak egitea
Eguberri garain opariak elkarri egitea derrigorrezko bihurtu da, ez dago ihes egiterik. Olentzero ez bada, Erregeak izango dira; merkeak edo garestiak izango dira, baina egin egin behar dira.
Saio honetan opariak egiteari buruz ari dira Xabier Paia eta Uxue Apaolaza.
Esataria. Bueno, opariak egiteko garaia da. Opariak ekartzen ditu Olentzerok, opariak ekarriko, ekarri ditu Olentzerok, opariak ekarriko dituzte Errege Magoek eta Uxue Apaolazari opariak egitea gustatzen zaio.
Uxue Apaolaza idazlea. Bai. Egia esan, ez nekien gustuko den, edo ez gustukotan ekarri, ze(ren) opariak egitea asko gustatzen zait, baina obligazioz opariak egitea, egia esan…
Xabier Paia bertsolaria. Ze(r) ondo…
Uxue Apaolaza. Zorte txarra izaten da.
Xabier Paia. Orduan, uste dut nik ez gustukotan jarri dudala.
Uxue Apaolaza. A bai?
Xabier Paia. Hortik datorren zerbait. Bai.
Uxue Apaolaza. Bai. Eske eskuzabal-dosi behartu bat ere hor izaten da, baina dosifikatzen baduzu… Klaro, aurten etxean egin dugu lagun ezkutua, eta egia esan, emaitza nahiko onak eman ditu.
Esataria. Lagun ezkutuak.
Uxue Apaolaza. Bai. Ego-kontu bat ere bada opariena. Baina ia-ia ipuin bat idaztea bezala, hasten zara pentsatzen zer, zer oparitu, aukera ematen dizu ere beste pertsonan [pertsonarengan] pentsatzeko, eta gero, badauka intriga ere: oparia ematen duzuenean, gustatuko zaio, ez? Eta… gainera, normalean, asko eskertzen dituzte, dizkizute opariak. Niri…
Esataria. Baina oso trantze gogorra da…
Uxue Apaolaza. Bai. Egia da.
Esataria. Asmatzen ez duzuenean. Eta hori aurpegian berehala sumatzen da.
Uxue Apaolaza. Bai. Baita…
Xabier Paia. Manu, ari zara nire “ez gustuko bat” aipatzen. Ni zehazki, ez dakit…
Esataria. Gabonetako hipokresia.
Xabier Paia. Bai. Hori da. Sartu beharko da. Gabonetako hipokresia, faltsukeria, eta kontrako jarrera ere, hirurak salatu nahi nituen. Eta faltsukeria esaten nuen, horretan hain zuzen ere…
Uxue Apaolaza. Bai.
Xabier Paia. Lagun ezkutua ere nik lagunekin egiten dut. Eta aurten gainera… Aspaldian hasi ginen ja(da) komentatzen igual… Guk egiten duguna da bakoitzak eraman opari bat, kopuru batekoa, jakin gabe laguna zein den, eta azkeneko momentuan lagunak banatu, papertxoak banatu, eta ea zer tokatzen zaizun.
Esataria. Ja! (Noski)
Xabier Paia. Klaro, zer arrisku dauka horrek? Denentzako gustuko zerbait eraman behar duzu, edozeini gustatuko zaiona, ez? Eta… faltsukeria hortik aipatu nahi nuen. Bai, batetik obligazio hori… Jo, ba igual oparia egiten diozu, askotan, ez kasu horretan baina beste askotan bai, jo ba, tokatzen delako, ez?, esanez: “jo, ba honi egin beharko zaio edo?”. Hau dator afaltzera, eta egia esan, gero urtean zehar asko ikusi ez, edo ez dakit zer. Bueno, dena delakoa. Baina zailagoa izaten dela hori, oparia irekitzen duzunean, eta ikusi: “Hau zer da?”.
Esataria. Ja! (noski)
Xabier Paia. “Eta nik zertarako nahi dut hau?”. Eta espero dut laguna…
Esataria. Disimulatzen badakizu?
Xabier Paia. Eta espero dut laguna entzuten ez egotea. Baina iaz niri tokatu zitzaidan lagun ezkutuaren hortan (horretan) ireki, eta kandela batzuk.
Esataria. Kandela batzuk.
Xabier Paia. Kandela gorri pila bat. Eta nik esan nuen: “Nik honetarako, hau zertarako nahi dut?” Iberdrolan katurik ez da sartzen, eta guk badaukagu argia…
Esataria. Getxon uholdeak izaten dituzue.
Xabier Paia. Hori da. Guk urarekin dauzkagu problemak, argiarekin, ez.
Uxue Apaolaza. Zuek zaila jartzen diozue zeuen buruari, jakin gabe zeini egin behar diozuen oparia…
Xabier Paia. Bai. Azken batean, helburua delako bueno ba igual, detalle bat, klaro ere, ba 10 euro jartzen ditugu. O sea, hemen ez da sekulako dirutza gastatzera goazela. Izaten da gehiago hori, ba detalle bat. Eta jo, gauza oso politak egoten dira. Jende askok… Iaz batek aurkitu zituen halako traste batzuk, “arrebak ekarri ditu Londrestik orain ere”. Holako poltsa moduko batzuk dira, txiki-txikiak. Eta barruan badute metalezko puska bat, eta puska hori sakatuz gero…
Esataria. Bai?
Xabier Paia. Poltsa berotu egiten da. Berehala, baina izugarri. Eta gauza hori da, ba hori, kaletik zabiltzala hotz baldin bazara ba traste horri eman edo, edo metalezko puska horri piska bat eragin…
Esataria. Bai.
Xabier Paia. Eta berotu egiten da. Eta orduan, hotz baldin bazara kalean, ba eskuetan hartu eta ya está (kito), berotu.
Esataria. Berotu egiten zara.
Xabier Paia. Jo, ba hori edonork hartzen du gustura, ez?
Esataria. Eta zuk kandelak ikusi zenituenean, Xabi, zer aurpegi jarri zenuen? Disimulatu zenuen?
Xabier Paia. Ez. Eske nik, gainera, horrelakoetan ez dakit disimulatzen. Berez, planifikatu dezakedanean ba bai, baina hori eske ezin nuen planifikatu. Ireki eta ikusi nuen, eta esan nuen: “ba”. Eta, gainera, susmoa daukat, aurten ere berriz afaria gure etxean egin behar dugu, eta hor jarri behar ditut kandela gorriak mahaian eta ikusi dezatela, bueno, beitu (begiratu), hor erabili ditudala edo…
Esataria. Erabilpena eman diezula, ezta?
Xabier Paia. Bai.
