Exercise
Eta trafiko-ikurrak kenduko bagenitu?
Zaila da hiriak trafiko-ikurrik gabe irudikatzea. Arauak izan ezean, kaosa gailenduko litzatekeela pentsa genezake. Europako hainbat hiritan saiakera egin ondoren, ordea, trafiko-ikurrik gabe istripuak gutxitu egiten direla frogatu dute.
Izan ere, segurtasun-ezaren aurrean, auto-gidariek eta oinezkoek errepideari arreta gehiago jartzen diotela baieztatu da eta, errepidea inguratzen duten ikurren %70ei ez omen diegu jaramonik egiten.
