30 km/h-ko abiadura-mugaren eraginkortasuna

Euskadi Irratiko “Ekosfera” irratsaioan, Guillermo Roa esatariak Javier Oskoz, Don Bosco eskolako autogintza-irakaslearekin aztertu du abiadura-mugaren gaia.

Irakaslearen esanetan, zorrotzegi jokatu da abiadura-muga arautzeko garaian.

 

 

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Abiadura-muga.- Ibilgailuek zirkulatzeko garaian har dezaketen abiadarik altuena/ gehieneko abiadura.

Erreia.- Bidea. Adibideak:, “lau erreiko autobidea egin dute”, “azelerazio-erreia hartu behar duzu”, “kontrako erreitik zetorren bizikleta”

Gehieneko abiadura.- Abiadura-mugak ezartzen duena. Adibidea: “Errepide honetan, gehieneko abiadura 30 km/h da”.

Istripu arina/istripu larria.- Garrantzi txikiko/handiko istripua.

Istripuek hildakoak eragin.- Istripuen ondorioz, jendea hiltzen da.

Km/h.- Kilometro orduko. Ikus nola idatzi sinboloak (Euskaltzaindia)

Noranzkoa.- Helbide baten orientazioetako edo erreietako bakoitza. Noranzko bakarreko erreiak/bideak/kaleak/errepideak… daude. Era berean, bi noranzkoko kaleak edo noranzko biko errepideak. Kontrako noranzkoan ere zirkula daiteke.

Zeresan handia eman.- Hizpide izan, denon ahotan ibili.

Kontuan izan, baita ere, Zirkulazio hiztegia eskura duzula sarean, helbide honetan.

 


Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

Javier Oskoz irakaslea.- Orain, behintzat, zeresan handia ematen ari dena hiriguneetan ematen dena, ez?. Gure hiri. buruetan, hiri handietan eta ematen dena, ez? Eta, azken finean, norma (araua) nahiko erraza da. Suposatuz kale batean bi errei, esango nuke, bi errei alde batera eta bestera joateko errei bakoitza, bana baldin badago, bi errei: bat alde batera eta bestea bestera, suposatzen da lehenago bezala jarraitzen duela, 50 Km/h. Zentzu (noranzko) bateko errei bat baldin badago, orduan bai, 30era jaisten dela.

Orduan, baina, gertatzen dena da gure hiriburuek ez dutela norma (arau) hori hartu, egin dutela askoz ere zorrotzago jarri. Egin dutena: zuzenean herri guztian 30ean, igual du bi errail eduki, bat, hiru edo lau. Denean 30 jarri dute eta hor dago, bada, bueno, jendearen kexa edo...behintzat, hor dago, ez?

Guillermo Roa esataria.- Bada, bueno... Nik gogoratzen dudala, txikitan esaten zidaten, bueno, hala ikasi nuen, hirietan 50eko abiadura horrek bazuela zentzu bat eta zen edo hala azaltzen zen, behintzat, istripu bat egonez gero oinezko batekin, bada, hor dagoela muga... bueno, zorte txarra izan dezakezu eta hil, baina, nolabait, muga horretatik gora istripuek hildako asko sortzen (eragiten) zituztela eta hortik behera, bada, ez.

Javier Oskoz irakaslea.- Argi dago. Printzipioz 30 kilometro ordutan istripua izanez gero, askoz ere leunagoa (arinagoa) izan daitekeela eta ekiditeko aukera handiagoak ere badaudela. Hori argi dago. Eta 20ra joaten baldin bada, hobe eta 10era. Istripu gutxien izaten dituen autoa izaten da aparkatuta dagoena, bai? Eta gutxien kontsumitzen duena, arrankatzen (martxan jartzen) ez dena. Bai? Hori hala da, baina klaro, tarteko zerbait bilatu behar dugu, ez? Nire ustez hor, bere garaian... klaro, orain, gaur egungo kotxeak (autoak) baten batek adituko zuen, bada, gaur egungo hibridoak eta entxufableak eta horiek guztiak 30 Km/h abiaduratik behera elektrikoan joaten direla. Orduan, baten batek, nik uste dut, pentsatu egin zuela, pues bueno, jarri dezagun muga hor, 30ean eta ya está (kito), ja, behintzat, hibridoak-eta, denak elektrikoan joango dira. Baina es que hori ere ez da horrela, bai? Ez da horrela zeren, nahiz eta hibrido edo entxufablea (entxufagarria) izan, bai? 20 Km ordura edo 30etik behera joatea badauka gasolinan, bai? Betiere joango da bateriaren kargaren baitan, eta zuk eskatzen diozun (diozunaren) baitan, bai? Zuk halako batean justu atera eta segituen semaforo batean gehiegi zanpatzen badiozu autoari ere berak ikusten badu potentzia behar duzula, beraz, gasolinako motorra sartu egingo da, bai? Sartu egingo da, orduan,  askotan joaten da gehiago zuk zer eskatzen diozun abiaduraren baitan, bai? Hori hala izaten da. Orduan, arazoa zein da? Gaur egungo kotxeak (autoak) batez beste, hemen gure kaleetan-eta ibiltzen diren kotxeak (autoak), batez beste, 13 urte dauzkatela, batez beste. Orduan, horrek esan nahi du gutxi gorabehera daukagula orain dela hamabost urteko teknologia. Eta orain dela 15 urte ez ziren pentsatzen jarri, bada, zein izango zen hiriguneetako abiadura handik(an) 15 urtera, baizik eta bueno, ikusten zuten 50 Km/h abiadura hor zegoela eta gero beste abiadura... ez dakit bada, inportante bat, garrantzitsu bat zela 80-90ekoa, eta gero beste bat inportantea, pues (bada), 120koa autopistan (autobidean).

Orduan, kotxeak (autoak) egiten dira diseinatu, pentsatu abiadura horietan ahalik eta efizienteen izateko, bai? Orduan, guk hor badaukagu abiadura-kaxa bat, normalean 5 edo 6 martxa izaten dituena eta horregatik izaten dituzte 5 edo 6 martxa, pues (bada), guk aukeratu ahal izateko segun eta ze belozitatetan (abiaduratan), momenturik efizienteena, momenturik egokiena erreboluziotan, par motorra, potentzia...eta hori dena (hori guzti hori) hor sartzen da. orduan, gertatzen dena da gaur egungo kotxeak (autoak) edo bueno, dabiltzan kotxe (auto) gehienak ez daudela pentsatuta 30 Km/h abiaduran joateko, baina bueno…

Guillermo Roa esataria.- Parkea erabat berrituko bagenu, bada…

Javier Oskoz irakaslea.- Hori da!

Guillermo Roa esataria.- … bada, agian izango luke…

Javier Oskoz irakaslea.- Orduan seguraski bai, zeren badago beste tendentzia (joera) bat, auto automatikoak, gero eta gehiago ikusten dira, bai? eta gero, pues (bada) hori, hibridoak, elektrikoak gero eta gehiago ikusten dira. Orduan, horrekin esan nahi dut hemendik hamar urtera, bada, akaso, igual zentzu gehixeago izango duela.

B2
08-06-2021
28600683
04:22
1182