Atsedenaldi gehiegi lanorduetan

Umm... Patata goxoa

Patataren Nazioarteko Urtea ere ezagutu dugu. Pa-ta-ta-re-na, bai, ondo irakurri duzu. Mundu osoan ekoiztu eta kontsumitzen den jaki preziatua da eta horrenbestez, milioika pertsonen gosea saihesten omen du.

Eta patata jatekoa denez, tarte berezia eskaini nahi izan diogu tuberkulu hau prestatzeko moduari. Sekuentzian zehar, patataz egindako plateren izenak, patata frijituak egoki prestatzeko gomendioak edota patata-tortilla mota desberdinak nola egin daitezkeen ezagutzeko eta aztertzeko parada izango duzu; eta bukaeran, sukaldariak azaldutako plater berezi hori errezeta moduan jasoko duzu, ikasbil.net web gunean argitaratzeko helburuarekin.

 

Helburua gauzatzeko, hauek izango dira egingo dituzun lanak: 
* Platerak eta irudiak lotuko dituzu
* Pataten ezaugarriak bereiztuko dituzu
* Plateren izenak aztertu eta euskaratuko dituzu
* Prestatzeko teknikak sailkatuko dituzu
* Patatak frijitzeko pausoak ordenatu eta denborazko hizkuntz baliabideak erabiliz lotuko dituzu
* Entzundako plater baten osagaiak eta jarraitutako prozedurak aukeratuko dituzu 
* Errezeta idatziko duzu

 

detalle2

Activity

B2
01-25-2008
16249055

x61pViewCountWAR

1382

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR