Gaur zer prestatuko dugu?
Eibarko Udal Euskaltegiak egindako jarduera-sekuentziaren bukaeran, zure gogoko errezeta idatzi eta zure lagunen errezetekin batera, bildumatxo bat egingo dugu. Egileen izenak liburuxkaren atzeko aldean idatziko ditugu, familiari eta lagunei erakusteko.
Hauek dira jardueran egingo dituzun lanak:
Ona al zara sukaldean?
• Galderak eginez, gaiari sarrera emango diogu.
Errezeta irakurri eta zer prestatzeko den asmatu
• Izenbururik gabeko errezeta bat irakurrita, zer prestatzeko den idatzi.
• Tresnak, osagaiak eta ekintzak sailkatu.
Lexikoa
• Aditzak esaldietako hutsuneetan kokatu
• Sukaldeko gailu eta tresnak. –gailu atzizkia duten hitz batzuk idatzi eta sukaldean erabiltzen diren tresna batzuen izenak bilatu.
Errezetaren urratsak ordenatu
• Errezeta entzun eta desordenatuta dauden urratsak ordenatu.
Gramatika: Prozesuak deskribatzeko
• Denborazkoak: Aldiberekotasuna, aurrekotasuna, ondokotasuna, iraupena adieraztekoak.
• Gaztelaniazko moldeak euskaratu.
Zein da zure espezialitatea?
• Bilduma osatzeko, sukaldean zure espezialitatea zein den erabaki eta errezeta idatzi.
Interesting for you
Exercise