• Author: Jaime Chaos (Eibarko Udal Euskaltegia)
  • Type: Meat and Poultry

Txahal-buztana masailekin

Osagaiak: (8-10 lagunentzat):  

    Olioa. 

    Gatza. 

    Hiru baratxuri-ale. 

    Piper beltza. 

    Hiru tipula. 

    Piper gorri bat eta piper berde bat. 

    Lau tomate. 

    Piper txorizeroaren haragia. 

    Hiru litro haragi-salda. 

    Sei patata ertain. 

    Hiru azenario. 

    400 g ilar. 

    Bi txahal-isats. 

    Kilo bat karrillera/masail. 

 

Nola egin:  

    Buztanak eta masailak (karrillerak) txikitu. 

    Ipini gatza eta piper beltza. 

    Irinetik pasatu zati guztiak.  

    Hartu zartagin bat eta ipini sutan, olioa bota eta berotu.  

    Ipini oliotan buztanak eta masailak eta gorritu ondo. 

    Atera platerera eta gorde bere olioa eta zukua.  

    Segidan, barazkiak garbitu eta txikitu, tomateak zuritu eta irabiagailutik pasatu. 

    Bitartean, ipini lapiko handia sutan, olioa bota eta berotu.  

    Barazkiak bota eta ondo erregosi.  

    Gehitu tomatea eta piper txorizeroaren haragia, ondo nahasi, eta erregosi berriz pixka bat. 

    Ipini buztanaren zati handiak, gehitu haragi-salda estali arte eta egosi su motelean ordu erdi.  

    Ipini beste zati txikiak eta masailak zatituta, egosi su motelean ordu eta erdi, egin arte.  

    Une honetan gatza eta salda begiratzea garrantzitsua da. Saldatsu geratu behar du. Beharrezkoa da lapikoaren azpiak arnasa hartzea eta erabat ez estaltzea. 

 

Aurkezteko moduak: 

    Lehenengoa: Gorde haragi-zatiak eta pasa saltsa puregailutik edo irabiagailutik, eta lagundu patata frijituekin, azenarioarekin eta ilarrekin.  

    Bigarrena: Zerbitzatu aurretik, gehitu azenarioak, patatak eta ilarrak eta utzi egosten ordu erdian.  


B1
02-02-2021
27934718
91