Exercise
Mezu elektronikoa idazten
Eguneroko kontua bihurtu da gaur egun mezuak idaztea: eskukoan, ordenagailua erabiliz... boligrafoa edo luma alde batera utzi eta botoiak sakatzeari ekiten diogu lagunekin komunikatzeko.
Mezu horiek, ordea, zalantzak sortzen dizkigute zenbaitetan eta horiek argitzera dator jarduera-sekuentzia hau. Hemen proposatzen dizkizugunak eginez gero, sekuentziaren bukaeran euskarazko mezu elektroniko txukun bat idazteko gauza izango zara.
Helburua gauzatzeko, hauek izango dira egingo dituzun lanak:
-
Hainbat idatzi aztertuta, osatzeko egokiak diren hasierako eta bukaerako agurrak idatziko dituzu.
- Bukaerako agur zenbat sailkatuko dituzu, adierazten duten formaltasun-mailaren arabera.
- Eskari bat egiteko mezurik egokiena zein den aukeratuko duzu, bi eredu aztertuta.
- Kexa-idatzi batean idazlearen kexatzeko arrazoia identifikatuko duzu.
- Kexa-idatzi eredua kontuan hartuz, hainbat esalditako hutsuneak beteko dituzu, molde egokia aukeratu ondoren.
- Zerbaiten berri ematen duen testu bat abiapuntu, galdera batzuei erantzungo diezu.
- Iritzia eskatzeko mezu bat aztertu eta idazleak zein asmorekin idatzi duen zehaztuko duzu.
- Ideiak lotzeko balio duten moldeak hainbat esalditan kokatu ondoren, esaldi horiek erabilita, testu bat biribilduko duzu.
- Hiru idatzi eredu hartuta, esaldi batzuetan dauden akatsak zuzenduko dituzu.
- Azkenik, zuk zeuk idatziko duzu mezu elektroniko bat, emandako ereduari erantzunez.
Activity
05-14-2009
16131368
7878
