detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Ganbara

Ganbara eleberriak emakume baten eguneroko bizitza kontatzen du, itxuraz arrunta. Emazte eta ama gisa bizi da, errutinak eta ohiturek markatutako etxe batean. Baina egun batean, iraganeko eguneroko zatiak jasotzen hasten da gutunez, eta ahaztu nahi izan duen bizipen batek berriro harrapatzen du.

EGILEA: Marlen Haushofer

ITZULPENA: Naroa Zubillaga

ARGITALETXEA: Erein

URTEA: 2026

Haushoferrek modu sotilean erakusten du barruko bakardadea. Ezkontza, familia eta eguneroko keinu txikiak hutsik ageri dira askotan. Idazkerak neurriz eta zehaztasunez eraikitzen du tentsio isila, eta irakurlea pixkanaka murgiltzen da narratzailearen buruan. Isiltasunak eta esaten ez denak indar handia hartzen dute.

Kontakizun honek ez du zaratarik egiten, baina arrastoa uzten du. Intimoa da, hotza da, baina aldi berean zorrotza. Ganbara ez da soilik espazio bat; emakumearen lekua eta haren mugak agerian jartzen ditu, eta ahots propio baten beharra iradokitzen du. Irakurketa pausatua eskatzen du, baina merezi du bertan gelditzea.

Liburuaren zati bat irakur dezakezu, PDF formatuan, esteka honetan.

Hona hemen pasarte bat (7. or):

"Ondotxo dakit, berez, arrastorik ere ez duela zer itxura duen akazia batek, baina ez dut ezer esaten, mindu ez dadin. Inoiz ez dut zehazki jakiten zerk mintzen duen; pairamen handia erakusten du batzuetan, baina txikikeriengatik mintzen da beste batzuetan. Akaziarenak mindu egingo luke, seguru, haren aitarekin lotura duen edozerk bezala. Izan ere, modu ez agerikoan, arbasoak gurtu zale samarra da Hubert. Nik ere gurtzen ditudanez, zuhurtziaz jokatzen dut akaziaren gaia dela eta. Isildu, egoera bere onera etor zedin utzi eta zuhaitzari begiratu nion."

Pages: 240

detalle2

Document library

C1
11-10-2026

x61pRelaContWAR

40312776

x61pViewCountWAR

1

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR