Mendeku eskubidea

Larru, neska punk toxikomano ohia, Baztango udalaren enplegu babestuko brigadan dabil, zenbait ijito eta marokoarrekin batean, bide ertzeko sasiak garbitzen eta seinaleak pintatzen. Alde batera utziak ditu lehengo ohiturak eta makurdurak, baina ikusten dituen injustizien aurrean bor-bor sentitzen du barruan mendekurako gogoa. Egun eta hemen, nobela beltz bat, bere osagai guztiekin: misterioa, krimena, kritika soziala eta baita umore printza batzuk ere.

EGILEA: Ernesto Prat Urzainki

ARGITALETXEA: elkar

ARGITALPEN-URTEA: 2024

 

Liburuari buruzko Berrriako artikulua irakurtzeko hemen klikatu.

 

Hona pasarte bat (13. or.):

Osaba Luzioren zerriak La Manadako bortz zizareen erraiekin bazkatzea. Ideia sinplea zen, oinarrizko inpultsu batetik sortua, amets utopiko moduan. Justizia poetikoa. Gertaerak, ordea, bertzelakoak izan ziren. 

Argi laranja dardaragarriek urratu dute belztasuna. Asots idorrek isiltasuna. Laranja kolorea bazter guztietara hedatuz doa, horitik gorrirainoko tonalitate orotan. Keak goiti egiten du itzalen herio-dantzaren gainetik. Suak dena bustitzen du material oro deshidratatu aitzin. Gargamela katuaren terrorezko miauek soinu banda lazgarria paratzen diote desesperazioari. Ez dago ihesbiderik. Borda tranpa hilgarri bilakatu da. Bilakatu dute. Bilakatu du. Segundo gutxitan garrek borda besarkatu dute lau alderdietatik. Estuki. Gorrotoz.

Pages: 158
C1
02-02-2024
30796965
682