detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Orpoz orpo

Zakil itxurako bala bat, pistolatik atera berria: azaleko irudi horrek ederki islatzen du Karlosen, liburuko protagonistaren, izaera.

Sexua du batez ere atsegin eta gozagarri, baina bera iheslari bat da. Politika tarteko, etxera joan zaizkio guardia zibilak, eta bertan ez zegoenez, iheslari bihurtu da. Bere lagun asko atxilotuko dituzte, eta direnak eta ez direnak leporatuko dizkiete guardia zibilek. Ihesean bere herritik oso urrun joango da, ahal duen guztia gozatuko du larrua joz, baina tentuz ibili beharko du berak ere giltzapera joan nahi ez badu.

 

 

 

Egilea: Ernesto Prat Urzainki
Argitaletxea: Txalaparta
Argitalpen-urtea: 2014


 

 

 

Hona pasarte bat:
Gaurko orgasmoaren oihartzunak luze iraunen du, dudarik gabe. Banekien nik bizar eta ile zikin horien gibelean maitale bikaina ezkutatzen zela. Putain, bikaina izan da. Zinez bikaina. Edonor maitemintzeko adinakoa. Aspaldi ez nuen topo egiten horrelako mutil batekin ohatzean. Goxo… goxo… goxo… Gorputz leun eta gihartsua aldi berean, fereka eternala gorputz bilakatua. Gorputz eta tatuaje horrekin… Perfektua da. […] Bai, zalantzarik gabe, hau da benetako gizon bat. Gizona.


(13. or)
 

Segidan, Xaloa Telebistan egileari egindako elkarrizketa.

Pages: 197

x61pRelaContWAR

Interesting for you



detalle2

Document library

C1
11-24-2014

x61pRelaContWAR

16165122

x61pViewCountWAR

3102

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR