Bizitzeko gogoa
2004an trafiko-istripu bat izan zuen Ainhoa Elorriaga busturiarrak, eta gertakari horrek bere gaztaroa eta ametsak hankaz gora jarri zituen. Istripuaren ondorioak larriak izan ziren: garuneko lesioen ondorioz, hartutako kalte zerebrala (HKZ) diagnostikatu zioten Ainhoari. Hilzorian egon bazen ere, koma-egoera gainditzea lortu zuen, baita, besteak beste, C2 mailako euskara-maila egiaztatzea ere.
Egilea: Ainhoa Elorriaga Baraiazarra
Argitaletxea: Ediciones El Gallo de Oro
Argitalpen-urtea: 2022
Gaur egun borrokan jarraitzen du Ainhoak, bere autonomia berreskuratzeko asmoak bultzatuta. Euskaraz nahiz gaztelaniaz argitaratu duen liburu honetan bere birjaiotzaren kontaketa egiten du, oztopo guztiak gainditu eta nola egin duen aurrera, hain zuzen ere.
Egileari Busturialdeko Hitzan egindako elkarrizketa helbide honetan duzu irakurgai.
Bizkaia Irratian egindako elkarrizketa, berriz, helbide honetan duzu entzungai.
Hona hemen liburutik hartutako pasarte bat:
Nire aurreko nia
Psikoanalisian adituek diote konparazioak kaltegarriak direla gure segurtasuna eta autoestimua bakarrik kaltetzen dutelako, gizaki bakoitzak bere bertuteak eta akatsak dituela, bakarra eta errepikaezina dela. Desberdinak izateko eginak gaude, eta besteen iritzietatik askatzen garenean eta hori horrela dela onartzen dugunean, jada ez dago lehiarik.
11.orr.