Iridium

Eleberri honetako protagonista 18 urteko Iris gaztea da. Zebrabidetik kalea gurutzatzera zihoala, auto batek jo, koma egoeran utzi eta Hartutako Kalte Zerebrala eragingo dio. Zer gertatuko da Irisen ikasketekin, ametsekin, desioekin…? Aldatuko ote da ingurukoekin zeukan harremana?

Egilea: Francisco Castro
Itzulpena: Mitxel Murua
Argitaletxea: Alberdania
Argitalpen-urtea: 2019

Iris Instagram zalea da, 14 urterekin sare sozial horretan kontua ireki zuenean, Iridium izena jarri zion bere buruari. Istripua gertatu arte, Irisek bazituen lagunak, baita mutil-laguna ere, eta arrakasta zuen ikasketetan. Istripuaren ondoren, arraro sentituko da neska, aldapan gora eta behera.

Hona pasarte bat:

Istripua baino lehen, ama, bereziki ama, ikaragarri txorrotxa eta intolerantea zen Instagramekin zerikusia zeukan guztiarekin. Txikiegia omen nintzen nire gorputza horrela erakusten ibiltzeko (ahaztua du, nonbait, castingnetik castingera paseatu ninduela hiri osoan zehar, ea han edo hemen hartzen ninduten film, telesail edo anuntzioren baterako…) Spots batzuk ere egin nituen telebistarako. Horretaz ahaztu al zara ama? Orduan, ez nintzen hain txikia, nonbait, ezta, ama?

(41 or.)   

 

Pages: 106

Interesting for you



B2
05-17-2019
20765788
803