Elurraren promesa
Liburuko protagonista nagusia den Inesek jatetxe batean lan egiten du asteburuetan. Arte Ederretako ikaslea da eta tatuajeak gustatzen zaizkio. Larunbat gau batean istripua izango du bizikletarekin, elurraren erruz. Esnatzean, hala ere, Erdi Aroan aurkituko da eta Inexa izango da denentzat. Nola itzuli etxera? Nola itzuli XXI. mendera?
Egilea: Miren Agur Meabe
Ilustratzailea: Iñaki Landa
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2022
Oharra: Liburu hau Arian Irakurgai Mailakatuak sailekoa da. Tarteka irakurritakoaren gaineko ariketak daude, edo lexikoa lantzekoak… Hainbat hitz zailxeagoak azpimarratuta datoz testuan eta horien esanahia atzeko hiztegian datoz.
Hona hemen pasarte bat (4.or)
IPARRALDEKO MUTILA
Ines azkar doa liburutegirantz.
- Kaixo, Martin- esan dio liburuzainari sartu denean.
Liburuzainak irribarrez erantzun dio:
- Ondo esan beharko... Laster azterketak izango dira eta goiza aprobetxatu nahi dut.
Lasai hitz egin dezakete liburutegia hutsik dagoelako.
- Zer ikasten ari zara?
- Arte ederrak... Hala ere, asko falta zait ilustratzailea izateko.
- Animo ba.
Liburuaren xehetasunei buruzko bideoa helbide honetan duzu ikusgai.