Dakota eraikinean

Liburuko protagonista nagusia den Deiene Aketxetak New Yorkeko Guggenheim museoan lan-praktikak egiteko gonbite-mezua jaso du. Asko pentsatu gabe, mezuari baietz erantzun dio, baina gau horretan bertan, zalantza egin du: erabaki ona hartu ote du gonbiteari baietz esanda?

Egilea: Esti Vivanco
Marrazkiak: Dani Maiz
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2021

Liburuko protagonista nagusia den Deiene Aketxetak New Yorkeko Guggenheim museoan lan-praktikak egiteko gonbite-mezua jaso du. Asko pentsatu gabe, mezuari baietz erantzun dio, baina gau horretan bertan, zalantza egin du: erabaki ona hartu ote du gonbiteari baietz esanda? 

Guggenheimeko lan-harremanen arduraduna Ethan Whitefeather ezagutuko du laster Deienek, eta ez du oso gustuko izango. Markus da bere bekadun-kidea eta Dakota eraikinari buruzko lana egiten ari da. Konturatu baino lehen, eraikin enigmatiko horren misterioan sartuko da Deiene. 


Oharra: Liburuaren amaieran ulermena, gramatika eta hiztegia lantzeko hainbat ariketa daude, dagokien erantzunekin. Eta hiztegitxo bat ere badakar. Liburuak CDa dakar, liburuaren atalak entzungai dituena.

 

 

Hona hemen pasarte bat:

1. MUSEOKO SUGEAK
Deienek gorputzaldi txarra zuen goiz hartan. Ezbeharren bat gertatuko zela susmatzen zuen, baina ez zekien esaten zergatik.
Lanerako bidean, zerua gris zegoen eta haize handia zebilen kaleetan. Museoaren fatxada gotikoa oso goibela iruditu zitzaion eraikinaren sarrerara heltzean.

5.or.

gorputzaldi txarra.- mal cuerpo / malaise physique
susmatu.- sospechar / pressentir
goibel.- triste / triste

 

 

 

 

Pages: 72
A2
03-16-2022
29282700
665