Bretxa
1813an Donostian gertatutako sarraskiaren kontaketa egiten du Martinez de Lezearen eleberriak, Maritxu Altuna txokolategiaren ahotik. Bost urteko okupazioaren ondoren, Josef Bonapartek gerra galdu eta frantses gudarostea erretiratzen ari den unean kokatzen da istorio hau. Donostiarrek ilusioz espero dituzte aliatuak, baina beldur dira frantsesek haiei aurre eginez gero zer gertatuko den. Hirian geldituko diren ala alde egingo duten erabaki beharko dute. Maritxu Altuna txokolategile alargunak gelditzea erabakiko du, beste hainbatek bezala, bere negozioa aurrera atera nahi du-eta.
Egilea: Toti Martinez de Lezea
Itzultzailea: Miren Arratibel
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2022
Zoritxarrez, gutxik pentsatuko zuten frantsesengandik salbatu behar zituzten tropa portugaldar eta ingelesek Donostiari su eman eta herritar xumeak jomuga izango zituztela.
Donostiako herritar haien gorabeherak jaso nahi izan ditu Totik eleberri honetan: beren bizitza berregin eta hiria berreraikitzea lortu zuten zibilen historia.
Liburuaren lehen atala helbide honetan duzu irakurgai.
Liburuaren aurkezpen-eguneko bideoa helbide honetan duzu ikusgai.
Pages: 329