Ez erran inori

Maddi Ane Txoperena idazle hendaiarraren bigarren lana da hau, 2020ko XIII. Igartza Sariaren irabazlea. Lide du protagonista nagusia, haurra zela, bizilagun baten eskutik sexu-abusuak pairatu zituen gaztea.

Egilea: Maddi Ane Txoperena Iribarren
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2022

Gertakari hura gordeta izan du Lidek hainbat urtez, baina bere gaztaroan bueltan etorriko zaizkio orduko irudiak. Horiek ahaztu nahian, muturreko jarrera hartuko du neska gazteak eta sexua, plazera, droga edo sentikortasunik eza izango ditu lagun.

 

Hona hemen pasarte bat:

LIDERI begiak pizten zaizkio kuku-gordeka jostatzen den bakoitzean. Ez du axola harrapatzea egokitzen zaion edo harrapatua izatea. Hogei, hemeretzi, hemezortzi… harrapatu haut! Bakarrik baldin badago mozorroen armairura doa, eta tiraderarik urrunenean bilatzen du tutu arrosa sitsen aurkako produktu usaindunen bat. Antzerki bat asmatzen du gero bere buruarekin: zu Edurne Zuri eta ni gaiztoa!

11.or.


Liburuaren aurkezpen-bideoa helbide honetan duzu ikusgai.
 

Pages: 135
C1
08-08-2022
29730854
1752