Mort aux rois

“Mort aux rois” (Heriotza erregeei) ipuinaren abiapuntua emakume baten bortxaketa da. Fito Rodriguezen lana historia da eta, aldi berean, istorio bat kontatzen du, Jean-Baptiste Bernadotte, Suediako eta Norvegiako errege izatera iritsi zen militarrarena, hain zuzen ere.

Egilea: Fito Rodriguez

Argitaletxea: Besatari

Argitalpen-urtea: 2019

 

Lleidako Erill la Vall elizan hasiko da kontaketa eta XIX. mendean tradizioaren eta arrazoiaren artean gertatu zen borroka ezagutzeko parada ematen du.
Gaur egun monarkiaren eta errepublikaren artean dauden liskar politikoetara ere eramango gaitu lan honek.
Besatariren edizio honek aurretik existitzen ziren gaztelania, euskara eta katalanezko bertsioak bildu ditu ale berean.

Informazio gehiago, helbide honetan.

Hona hemen pasarte bat:

Entzute handiko gizona zen gaskoia. Kementsu bezain gizatiarra, azkarra bezain diziplinatua, eta gauza guztien gainetik…, bihotzeko errepublikazalea.
Horregatik, laurogeita hamalaugarrenean bere begiko Kléber gudalburuak jeneralgoa eskaini zionean, Mort aux rois esaera kuttuna tatuatu nahi izan zuen bihotz gainean. Honezkero, iraultzaren jeneralak bazuen, eduki, bere tokia historia handian.

18.or.

 

 

Liburuaren aurkezpen-eguneko bideoa ikusgai segidan:

Pages: 85
C1
08-04-2021
28592753
1926