Emakumeak
Uruguaiko Eduardo Galeano idazle konprometituak munduko hainbat emakume goratzen ditu liburu honetan: ezagunak, anonimoak, batzuk norbanako, beste batzuk gizatalde… Baina liburua ez da antologia huts bat: emakumeez hitz egitean hainbat gai plazaratzen dira: giza eskubideak, bazterkeria, genero-arrakala…
Egilea: Eduardo Galeano
Itzulpena: Mikel Vilches
Argitaletxea: Txalaparta
Argitalpen-urtea: 2019
Batetik, jardun publikoa egin duten emakumeak jasotzen dira liburuan, Rosa Luxemburg, Rigoberta Menchu eta Frida Kahlo esaterako; bestetik, mundu osoko hainbat emakume ezezagunen iraultzak eta balentriak. Eta horien bitartez emakume horiek gorpuzten eta irudikatzen duten munduetan barneratzen gaitu Eduardo Galeanok.
Elkarrizketa honetan liburua euskaratu duen Mikel Vilchesek hainbat xehetasun azalduko ditu Eduardo Galeano eta liburuari buruz.
Hona pasarte bat: Txapeldunak kapituluari dagokiona
2003an, emakumeen munduko hirugarren futbol-txapelketa jokatu zen. Txapelketa hura Alemaniako jokalariek irabazi zuten, baita 2007koa ere.
Emakume horiek, baina, ez zuten haizea aldeko izan. 1955etik 1970era arte, Alemanian, debekatua zegoen emakumeak futbolean aritzea.
Alemaniako Futbol Elkarteak horren zergatia azaldu zuen: baloiaz jabetzeko borrokan, ezkutatu egiten da emakumeen dotorezia, eta gorputzari eta arimari kalte egiten zaie. Gorputza hala erakustea iraingarria eta lotsa emangarria da.
(33-34. or.)