detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Perlak, kolpeak, musuak, traizioak

Nobela honetako kapitulu guztiek emakume-izena dute, asko sufritu eta bizitako emakumeak dira. Hiru pertsonaiarekin dute zerikusia, hiru gizonezkorekin.

Horietatik bi boxeolari izanak, Paulino Uzkudun eta Isidoro Gaztañaga. Bi boxeolari hauek hasieran lagun ziren, baina etsai amorratu gisara amaitu zuten. Uzkudunek nazionalisten alde egin zuen gerra zibilean, Gaztañagak errepublikarren alde. Bi lagunen bizitza aprobetxatu du Iturralde tolosarrak oraindik ere bi Euskal Herri kontrajarri edo daudela adierazi nahirik. Nola bilakatu ziren lagunak etsai? Prozesu hori interesatzen zaio idazleari historia nobelatu edo fikziozko honetan.

 

Egilea: Joxemari Iturralde
Argitaletxea: Pamiela
Argitalpen-urtea: 2015

 

 

 

 

Hona pasarte bat:

Isidoro Gaztañagak hilabeteak zeramatzan Floridan, Estatu Batuetan, instalatuta. Bere herritik iristen zitzaizkion albisteak ezin txarragoak ziren, eta, pixkanaka-pixkanaka, ekin zion okerrena imajinatzeari. Okerrena berarentzat zen, gerra bilakatu zen desastreaz aparte, jakitea guztiz ezinezkoa izango zitzaiola etxera itzultzea familiarekin elkartzeko. Ideia anker hori onartuz joan behar izan zuen. Urte hasieratik udara arte, Gaztañagak bost konbate jokatu zituen, Floridatik atera gabe, eta bostetik bostak irabazi zituen; []
Ekain horretan bertan Paulino Uzkudun ostera ere Sevillan zegoen. Orain ez zihoan falangisten alkandora urdina jantzita, galtza motzetan igo baitzen ring baten gainera, miresleen txalo beroen arten. Boxeo erakustaldi bat ospatzen ari ziren tropa nazionalen alde.

(164-165. orr.)


•    Nahi baduzu idatzi honetaz lauzpabost lerro: “Inoiz haserretu naiz erabat lagun batekin”. Zer gertatu zen? Noiz?

Pages: 189

x61pRelaContWAR

Interesting for you



detalle2

Document library

C1
07-03-2015

x61pRelaContWAR

16166454

x61pViewCountWAR

3740

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR