detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Irribarreen Unibertsoa

Umeek egin ohi dituzten 31 galdera daude erantzunda liburuan.

Adibidez: nola egiten dute hegan hegazkinek? Nola egiten da musika? Nola banatzen ditu Olentzerok opariak egun bakar batean? Erantzunak haur-hezkuntzako bigarren zikloko ikasleak ulertzeko moduan ematen dira, batzuetan testu espezializatuagoak dira, besteetan ez horrenbeste. Erantzuteko jende ezaguna-edo aukeratu dute: Eneko Atxa, Josu Urrutia, Unai Basurko, Lydia Kinson, Joane Somarriba, Ana Urrutia, Iñigo Urkullu, Ainhoa Mugarra… Jende honek, zenbaitetan, galderari lotutako bere eskarmentua kontatzen du, eta erantzunaren bukaeran galderari lotutako desio bat dakar idatzita, edo galdera egin duenari zerbait esaten dio.

Egilea: Yurdana Burgoa
Argitaratzailea: Yurdana Burgoa
Argitalpen-urtea: 2015


Hona galdera bat eta emandako erantzuna:

Nola egiten dute hegan hegazkinek?
Hegazkinen sekretua hegoetan datza. Hegoek forma berezi-berezia dute, eta, horri esker, airea hegoen gainetik eta azpitik igarotzen da, eta hegazkinak hegan egiten du. Hori gertatzeko, hegazkinek oso azkar joan behar dute, motor ikaragarri handi horiekin.
Ainhoa Mugarra, Turbo-makinen Kalitate-burua, ITP taldea.


(18./21. or)

Pages: 181

detalle2

Document library

B2
07-11-2015

x61pRelaContWAR

16242667

x61pViewCountWAR

1995

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR