Docutec
Oier Lakuntza, zientzialari eta bertsolaria
Oier Lakuntzak doktoretza egiteko beka jaso berri du, kimika kuantikoan hain zuzen. Hala ere, bere ibilbidea berezia da. Itsua izateaz gain, beste gaixotasun larri batzuk pairatzen ditu.
-KAZETARIA: Gurekin dagoen gonbidatua Oier Lakuntza da, hogeita sei urteko mutil gaztea. Bera kimika kuantikoan doktoradutza egiten ari da. Oso-oso mutil azkarra, hala esan digute toki batetik eta bestetik, baina Oier itsu eta gor gelditzen ari zara zu…
-OIER LAKUNTZA: E, bai, bueno nik lehenago itsua aipatu duzu bakarrik, baina nik sindromea, gaixotasun arraro eta degeneratiboa daukat, Wolfram sindromea izena du eta horrek dakarrena da ba ikusmenaren galera, entzumenaren galera, bi diabetes mota, bai diabetes insipida eta diabetes mellitus bat eta gero maskurian neurogenoa baita ere.
-K: A ze gogorra egin behar duen horrek, ez?
-O.L: Bai, bueno, egia esan hori horrela lehenengo aldiz entzuten duenarentzako gogorra izango da, ezta? Baina bueno, ni pixkanaka-pixkanaka galtzen joan naiz eta arazo horiek pixkanaka-pixkanaka azaldu zaizkit eta pixkanaka joate horrek ere lagundu dit unean uneko egoerara moldatzen.
-K: Eta noiz hasi zitzaizun arazo hau agertzen edo sintomak azaltzen, ez dakit, gaixotasun honen…ez dut nik ezagutzen gaixotasun hau.
-O.L: Bai, bueno, ni diabetikoa…lau urtetan atera zitzaidan diabetesa eta gero nire gurasoak ohartu ziren gutxiago ikusten nuela, entzumena ere galtzen ari nintzela eta sei-zazpi urte nituenean, ez dut gogoratzen zehazki zenbat, inguru horretan jada Wolfram sindromea diagnostikatu zidaten. Eta gero pixkanaka entzumena eta ikusmena pixkanaka-pixkanaka galtzen joan naiz, progresiboki, eta gero maskurian neurogenoa daukadala ere duela urte batzuk jakin nuen, azaldu zitzaidan sintoma hori eta bueno, horrela.
-K: Eta ez du erremediorik gaixotasun honek? Zeren esan duzu gaixotasun degeneratiboa dela, ez?
-O.L: Ez, ez, bai hori da.
-K: Helburua zein da hemen, kronifikatzea? Ez okerragora joatea edo?
-O.L: Hori da helburua, helburua eta…ikertzen ari dira, baina bueno, gaur egun ez dago, ez dauka sendabiderik.
-K: Orduan, ez dakit…, hemen bi karrera bezala daude, ez? Batetik, gaixotasunarena zu harrapatzen eta zu bestetik ikertu eta ikertu, bueno ba, kimikan babesa hartuta.
-O.L: Bai, bai, bueno, ez dakit, nik gehiago esan…ba bueno, bai, ez dakit horrek…nire gaixotasunak zentzu batzuetan oztopo bat suposatzen duela, baina horregatik ez nuke ezer egin gabe gelditu nahi eta bueno, ahal den heinean gauzak egiten jarraitu eta ikertzen, edo ikasten, gero lanean edo bueno…ba, beste edozein pertsonak egingo lukeen bizi normala egin nahiko nuke.
-K: Eginez, ez? Eta arazoa duzu Gizarte Segurantzarekin, agi denean.
-O.L: Ba bai, bai, duela urte eta erdi inguru jakinarazi zidaten ba nik daukadan gaixotasunagatik jasotzen dudan ezintasun-pentsioa eta doktoretza egiteko eman zidaten ikerkuntzarako beka ez direla konpatibleak, ez direla bateragarriak eta bueno, beka daukadanetik jasotako…ezintasun-pentsio bidez jasotako dirua bueltatzeko esan zidaten, bueltatu beharra daukadala.
-K: Guztira hamaika mila euro erreklamatzen dizkizu Gizarte Segurantzak.
-O.L: Bai.
-K: Eta zer esaten dizu bata ala bestea aukeratu behar duzula?
-O.L: Hori da.
-K: Ikerketa-beka edo prestazioa.
-O.L: Hori da, hori da. Ba bai.
-K: Eta?
-O.L: Eta hombre, ba, nik bi horien artean aukeratu behar badut, ikerketa-beka aukeratuko dut, noski, gehiago delako, baita ere. Eta diru gehiago ematen dute horregatik. Baina bueno, nik esaten dudana da ba ezintasun-pentsio horri uko egin behar baldin badiot ba beste edozein ikerlariren aurrean ba ez naizela bere maila berean egongo. Ez nagoela beste edozein ikerlariren edo doktoretza egiten ari den beste edozein ikasleren azpitik geldituko nintzatekeela. Eta, izan ere, nik daukadan gaixotasunagatik beste zenbaitek ez dauzkaten gastuei aurre egin behar izaten diet eta horregatik nik uste dut… nik argi daukat ba bateragarriak izan beharko liratekeela. Gauza bat ikerketarako da, beka hori ikerketarako da eta bestea nire gaixotasunaren ondorioz dauzkadan gastuei aurre egiteko.
-K: Horrela esanda oso garbia ematen du.
-O.L: Ba bai, baina nonbait…
-K: Hau ez du entenditzen Gizarte Segurantzan norbaitek.
-O.L: Ez, nonbait, esan digutenez, ezinezkoa da edo gaur egun ezinezkoa omen da Gizarte segurantzarako kotizatzen ari zaren bitartean Gizarte Segurantzarengandik ezintasun-pentsioa jasotzea. Hori…ez dakit, ulergaitza da, baina nonbait horrela dago kontua.
-K: Ez gara diru-kantitate askoz hizketan ari.
-O.L: Nola?
-K: Ez gara diru-laguntza kantitate handiaz hizketan ari…
-O.L: Ez, ez, ez.
-K: Ze prestazioa 500 eurokoa da.
-O.L: Hori da, 500 eurora ez da iristen, bai, hilabetean 500 euro eta bueno, ba nonbait ba, ez dakit, ba horri uko egin behar diodala diote.
-K: Bertsolaria ere ba omen zara.
-O.L: Bai, bai, bai. Bertsotan ibiltzen naiz.
-K: Ibiltzen zara, gainera.
-O.L: Bai, bueno, ba bai, nik hori nire denbora-pasa gustukoenen artean daukat eta bai, orain, adibidez, Nafarroako taldekako txapelketa hasiko dugu eta hor ere parte hartuko dut.
-K: Aluzinatuta gauzkazu, e?
-O.L: Bueno…
-K: Pixka bat, pixka bat esan nahi dut, baina bertsoak plazan kantatzen dituzu edo…
-O.L: Bai, bueno, ba, deitzen didatenean bai, ez naiz saio askotan aritzeko bertsolaria, baina bueno, deitzen didatenean gustura joaten naiz eta gustura kantatzen dut.
-K: Ba oso ondo, Oier Lakuntza, eskerrik asko gurekin izateagatik.
-O.L: Bueno, zuei.
-K: Eta suerte, suerte ikerkuntzan, suerte doktoradutzan eta suerte epaiketa horretan. Izango dugu elkarren berri.
-O.L: Oso ongi.
-K: Eskerrik asko.
