irakurgai-mailakatuak-fitxa
Erdi Aroko egunak
Bilbo, 1297-1310: Erdi Aroa. Bilbo herri txiki bat da, garai zurrunbilotsua da, gerrak tarteko.
Gerra ez soilik Gaztelaren kontra; On Diego V. Lopez Harokoa abizen bereko Mariaren osaba zen, eta biek nahi zuten Bizkaia Jaurerriaren jabe izan. Beraz, borrokak kanpoan, eta familia barruan… Giro hori guztia islatzen saiatu da idazle bilbotarra lau zati eta horietako bakoitzean 2-4 orrialdeko atal ezberdinetan antolatu duen liburuan.
Egilea: Laida Martinez Navarro
Argitaletxea: Gaumin
Argitalpen-urtea: 2015
Irakurketa erraztu nahian, testuan badira beltzez nabarmendutako hitz batzuk, eta orrialde berean hitz horien azalpena ematen da.
Gaumin argitaletxeko Irakurketa Erraza sailekoa da lan hau.
Hona pasarte bat:
DIEGO LOPEZ HAROKOA
Hurrengo egunean
Diego Lopez Harokoa heldu zen Bilbora.
Bizkaiko Jauna zen,
baina batzuek “Arrotza” deitzen zioten
ilobari, Maria Diez Harokoari, Jaurerria kendu ziolako.
(20. or)
