irakurgai-mailakatuak-fitxa
Arbasoen ituna
Eleberri honekin Toti Martinez de Lezeak Enda Lur eleberriaren jarraipena dakarkigu. Eleberri hura kokatuta zegoen garaitik berrogei bat urtera gertatzen dira eleberri honetako istorioak, eta jentil eta pertsonaia mitologikoetan sinesten zen leinuen sasoian dago kokatua, Erdi Aroan.
Egilea: Toti Martinez de Lezea
Itzulpena: Miren Arratibel
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2017
Amari jainkosak 7 mendi ditu bizileku; eleberri honetan Arrano Harri agertuko da (Txindoki). Amarik bere seme Ingumari egin beharko dio aurre, Gaueko Jaunari, alegia. Ez dira sesioan ibiliko diren bakarrak, zeren pertsonaia mitologikoaren lurraldean hainbat leinu bizi dira, elkarren arteko liskarrean. Dena ez da, ordea, liskar eta gerra, maitasunak ere badu bere tartea, Ihabar xaharra Endara bere maitearen bila ibiliko baita etengabe.
Lehen atala hemen duzu irakurgai.
Hona pasarte bat:
Gautek okupatua zuten lurralde hura erabat, eta Irkusek txikitatik bizi izan zuen inoren mende gelditutako herri inbadituen nahigabea. Ez zuen bere egin haien janzkera, ezta ikasi ere haien hizkuntza, gutiskoa, gero eta zabalduago zegoena. Gor-mutuarena egiten zuen inorekin topo egin eta jeneral inbaditzaileren bat eskualdeko herriren batean agertzen bazen bere aginpidea erakustera. […] laborantzan aritzen zen bere familia, baina aitak ongi erakutsi zien seme-alabei garai batean eskualdean eragin handia izandako leinu baten ondorengoak zirela, eta lepoan zintzilik zeraman medailoia ateratzen zuen, kuttuna, noizbait leinuak zapaltzaileari aurre egiteko batuko zituena, haren esanetan.
(54-55.or.)
Hemen eleberriari buruz egin zen aurkezpena.
"Ittun" eta "Arbasoen ituna". Toti Martínez de Lezea. from Erein argitaletxea on Vimeo.
