Munduan barrena bizikletaz: Idazki Herrariak

Lorenzo Rojok, euskara-irakasle izanak, 1997az geroztik munduan barrena egindako bidaien berri ematen digu liburu honetan: tokiak, jendea, ohiturak ….

Egilea: Lorenzo Rojo
Argitaletxea: Auto-edizioa
Argitalpen urtea: 2016
 
Lorenzo Rojok bizikletaz egin ditu bidaia hauek, eta 90 herrialde inguru zeharkatu ditu. Hasierako asmoa urtebeterako Latinoamerikara joatea bazen ere, urteak luzatu egin zaizkio eta oraindik jarraitzen du bidaiatzen: Uruguai, Txile, Australia, Laos, Uganda, Peru, Alaska, Hegoafrika, Kanada… Idazleak helbide honetan esaten du liburua non eros daitekeen. 

 

Hona pasarte bat
Jesús López de Dicastillo
Bizia, berritsua, azkarra, memoria eta etorri handikoa, zazpikia, paisaiaren begiratze soilarekin etsitzen ez duten horietakoa. Puerto Bermúdezeko aferak interesatzen zaizkio eta parte hartzen du haietan: astean bitan emititzen den saio bat zuzentzen du herriko irrati batean, eta, irakurzaletasuna bultzatu eta “herritarren horizonte kulturalak zabaltzeko asmoz”, biblioteka ibiltari bat jarri du martxan (Puerto Bermúdezeko biblioteka bakarra). Hamar urte daramatza Perutik irten gabe eta orain dela gutxi nazionalitatea eman diote.

(203. or.)
 

Pages: 312
B2
05-10-2017
16173856
1337