detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Urertzeko mamarrua

Ez da erraza liburu hau sailkatzea literaturaren ohiko generoetan. Esan dezagun gogoeta-liburua dela, collage gisako zerbait: testu batzuek ipuinak dirudite, badira idazleen aipuak, badira poemak, aforismoak, abestiak, zenbait hitzi buruzko azalpenak, Bermeoko kontuak, bertakoa baita idazlea…

Testuak, nahi izatera, elkarren jarraian irakur daitezke, edo bukaeratik hasita, edo orriz orri ibili, nahierara. Liburuan egilearen hainbat eskulturaren argazkiak ere badaude.

Hona bertatik hartutako zenbait adibide:

  • Nire herrian […] batu garela baieztatzeko, edota, ea denok garen galdetzeko, “Danok barru!”  edo “Danok barru?” esaten dugu.
  • Ama, zaintzen edo zain. Zainetan darama.
  • Emakumeak bagina, izango genuke.
  • Gizakia, hezitzen edota hesitzen doa, azkenean etsitzen amaitzeko.
  • Ahaztea eta hastea osagarriak dira, ez ahaztea eta nahastea diren hein beretsuan.
  • Logikak bere osagaien artean matematika, fisika edota intuizioa barnebiltzen ditu. 
  • Supermerkatuan: Dependienteen artean emakumezkoak gehiengoa dira, gizonok askoz dependienteagoak bagara ere.
  • Lapiko tipi tapadun, kolore biko saldadun. Zer da?
  • Hona hemen gure etxeko idiolekto bat: Za-za (onomatopeia). Jan ostean mahai-azpian gelditzen diren ogi papur edo janari hondakintxoak batzeko gailutxoa.

 

Egilea: Joseba Mikel Ugalde
Argitaletxea: Autoedizioa
Argitalpen-urtea: 2013

Helbide honetan, berriz, Euskadi Irratian egileari egindako elkarrizketa duzu entzungai.
Busturialdeko Hitzan egindako elkarrizketa helbide honetan irakur dezakezu.

 

Pages: 136

detalle2

Document library

C1
01-30-2014

x61pRelaContWAR

16163925

x61pViewCountWAR

2937

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR