detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Hizkimilikiliklik!

Gaztetxo! sailean atera du liburu hau Ibaizabalek, baina ez da gaztetxoentzako soilik. Hitzekin jolastearen plazera da liburu honek eskaintzen duena.

Adibidez, badaude hitzak atzetik aurrera eta aurretik atzera berdin irakurtzen direnak, sugus hitzaren antzekoak. Badago euskal alfabetoko hizkien deskribapen bat: adibidez zeta letra: alfabetoa zetaz janzten da agur esateko, eta ez dago agur leun eta dotoreagorik.

Harrigarria da liburua, zoragarria. Adibidez, ipuin bateko hitz guztiak B letraz hasten dira, eta ipuinean ez da haria galtzen! Beste batzuetan hitzak asmatzen ditu, Joxean Sagastizabalek Zorotariko Euskal Hiztegia hartan bezalatsu. Adibidez: errinozoro: errinozero erotua. Badaude ipuin txiki berezi gehiago ere. Adibidez, O letra erabili gabe idazten duena, edo A letrarik gabe… Beste parte batean izen-abizenekin hasten da jolasean, edo musika-notekin, edo zenbakiekin, edo euskaraz zein gaztelaniaz esanahia duten hitzekin (ala, beso, oro…) edo koloreekin…

 

Liburuaz gozatzeko arretaz irakurtzeko eskatzen du marrazki baten bidez irudiak egin dituen Ima Mendiolak. Arreta behar da bai, eta batzuetan (zorionez ez beti) euskara-maila apur bat jasoa edo…

 

Egilea: Iñaki Arranz
Argitaletxea: Ibaizabal
Argitalpen-urtea: 2013

Pages: 85

detalle2

Document library

C1
12-02-2013

x61pRelaContWAR

16163628

x61pViewCountWAR

2807

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR